Celebración del día de la Justicia Gratuita en Gipuzkoa. 12/07/2016
Fecha: 2016-07-06
(iturria: ICAGI)
Doako Justiziaren aldeko Eguna Gipuzkoan Uztailaren 12an, asteartea, estatu osoan ospatuko da, seigarren urtez jarraian, Doako Justiziaren eta Ofiziozko Txandaren aldeko Eguna. Elkargoaren izenean, egun horren harira egingo ditugun ekitaldietan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu
Doako Justiziaren aldeko Eguna Gipuzkoan
Uztailaren 12an, asteartea, estatu osoan ospatuko da, seigarren urtez jarraian, Doako Justiziaren eta Ofiziozko Txandaren aldeko Eguna. Elkargoaren izenean, egun horren harira egingo ditugun ekitaldietan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu
Doako justiziaren aldeko banderen jartzea Abokatuen Elkargoaren fatxadan
Asteartean, egun hori oroitzeko bandera urdinak ipiniko ditugu gure egoitzaren fatxadan.
Doako Justiziaren eta Ofiziozko Txandaren aldeko Eguneko ONCEko kupoiak
Uztailaren 12an, asteartea, ONCEko kupoiaren gaia eta irudia Doako Justiziaren Egunarekin lotuta egongo dira. Elkargoak txartelen bat erosiko du, sinbolikoki, baina elkargokide guztiak animatu nahi ditugu kupoiak erostera, kanpainari laguntzeko modu bat baita.
Oroitzapenezko diplomen banaketa
Egun horretan, ere, uztailak 12, eguerdiko 12:30etan izango da ekitaldi nagusia, Elkargoko Ekitaldi Aretoan. Bertan, doako justizian eta ofiziozko txandan egindako lan eredugarriagatik oroitzapenezko diploma bana jasoko dute urte honetan izendutako pertsonak direnei:
Pedro Aguirre Franco
Mª Luisa Mendia Barriola
Mónica Sevillano Rodríguez
Parte hartu nahi duzu?
Gure Elkargoa Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak sustatutako kanpainako partaide da, eta, kanpaina horren baitan, zuen eskura jarri ditugu zenbait material grafiko, egun hori babesteko eta gizarteari ikustarazteko balio dutenak. Anima zaitez, eta jaso materiala Elkargoan.