Azpeitiko Justizia Jauregia, berriz irekita
Fecha: 2009-01-08
(iturria: www.justizia.net)
2009/01/08 - Gaur, osteguna, urtarrilak 8, Azpeitiko Justizia Jauregia (Sanjoandegi auzoko Euskal Herria kalea z/g) berriz lanean hasiko da eta, horrela, bukaera emango zaio EAEko Egoitza Judizialen Planari.
Eraikin judiziala azken 18 hilabeteotan itxita egon da, barrutik nahiz kanpotik erabat zaharberritzeko.
Instalazio berriek Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak egindako gainontzeko egoitza judizial berri edo zaharberrituen egitura berbera daukate.
Jendearentzat errazagoa izan dadin, beheko solairuan jarri dira Erregistro Zibila, Epaiketa Aretoa, Auzitegiko Klinika eta Zerbitzu Orokorrak. Lehenengo solairuan, berriz, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko bi Epaitegiak eta Fiskaltza daude. Azkenik, bigarren solairuan kokatu dira Agiritegiak.
Egoitza judizialaren barrualdeaz gain, kanpoaldea ere guztiz berrurbanizatu da.
Eraikinak guztira 1.355 metro koadroko azalera dauka eta elbarrientzako sarrera jarri zaio. Lanak egiteko, 2,5 milioi euro behar izan dira.
Azpeitiko Justizia Jauregi zaharberritua joan den abenduaren 15ean berrinauguratu zuten Juan Jose Ibarretxe lehendakariak, Joseba Azkarraga Justizia sailburuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko goi-kargudun judizialek.