ICAGI


Doako justizia

Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko Orientazio Juridikorako Zerbitzuak herritarrei laguntza eskaintzen die eta, horrez gain, auzietara jotzeko baliabide ekonomikorik ez dutela egiaztatzen duten herritar guztiei doako laguntza juridikorako eskubidea onartzeko izapideak kudeatzen ditu.

Euskal Autonomia Erkidegoko Orientazio Juridikoko Zerbitzuetan Doako Justiziarako edo kontsultarako eskaerak egin ahal izateko ezinbestekoa izango da ALDEZ AURRETIKO HITZORDUA eskatzea, esteka honen bitartez (https://euskadi.eus/laguntza-juridikoa-hitzordua) edo telefono honetara deituta: 943 004 356

SMS edo posta elektroniko bidez identifikazio-zenbaki bat bidaliko zaie, eta mezu hori jaso duen telefono mugikorrarekin joan beharko dute hitzordura.

Gainera, AURPEGIKO MASKARA ETA ESKUZORROAK eraman beharko dituzte, eta Epaitegiko langileek emandako jarraibideak bete beharko dituzte uneoro.

Garaiz iritsi beharko dute, eta ezin izango dira Justizia Jauregian sartu hitzordua baino 5 minutu lehenagora arte. Joateko aukerarik ez izanez gero, jakinarazi lehenbailehen, hitzordua berriz esleitu ahal izateko.

KOKAPENA

Teresa Kalkutakoa 1 zk, 4. solairua
20.012 Donostia - San Sebastián
Telefonoa: (943) 00 43 56
Faxa: (943) 00 08 64
Posta elektronikoa: soj@icagi.net

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera, 9'00etatik 14'00etara.

PERTSONALA

Administrariak:

  • Mª Luisa Mendia Barriola
  • Ana Isabel Zubia Echezarreta
  • Ainhoa Recalde Muñoz

Abokatuak:

  • Mentxu Olano Sarasola
  • Susana Tadeo Pastor

Doako laguntza juridikoaren eskubidea onartzeko eskabideak aurkezteko inprimakiak eta gainerako agiriak.

Anexo I deskargatu


Eskaerak eta erantzunak

Doako laguntza juridikoaren eskubidearen barruan sartzen diren prestazioak

a/ Auzietara joan aurreko doako aholkularitza eta orientazioa beren eskubideen tutoretza judiziala erreklamatu nahi dutenentzat.

b/ Abokaturik izendatu ez duen atxilotuari abokatu batek laguntzea.

c/ Prozedura judizialean abokatu batek eta prokuradore batek doako defentsa eta ordezkaritza eskaintzea, legeari jarraiki horien esku-hartzea arauzkoa denean.

d/ Iragarkiak edo ediktuak doan argitaratzea, auzia gauzatzen den bitartean egunkari ofizialetan argitaratu behar direnean.

e/ Tasa judizialak eta gordailuak ordaindu behar izatetik salbuestea, errekurtsoak jartzeko beharrezkoak direnean.

f/ Auzian perituaren doako laguntza jasotzea, organo jurisdikzionalei atxikitako teknikarien eskutik.

g/ Notarioaren kopiak, lekukotzak eta aktak doan erdiestea, Notarioaren Araudiko 130. artikuluarekin bat etorriz.

h/ Eskritura publikoak egiteagatik eta notarioaren kopiak eta lekukotzak erdiesteagatik zerga-eskubideak % 80 murriztea, auziarekin zuzeneko harremana dutenean eta organo judizialak eskatzen dituenean edo doako justiziaren onuradunak duen asmoaren argudio gisa balio dutenean.

i/ Jabetza Erregistroko eta Merkataritza Erregistroko oharrak, ziurtagiriak, idazpenak, oharpenak eta inskripzioak erdiesteagatik zerga-eskubideak % 80 murriztea, auziarekin zuzeneko harremana dutenean eta organo judizialak eskatzen dituenean edo doako justiziaren onuradunak duen asmoaren argudio gisa balio dutenean.

Nork du Doako Laguntza Juridikorako eskubidea?

Eskaera egiteko unean, kontzeptu guztiengatik eta familia-unitateagatik urtero zenbatutako baliabide eta diru-sarrera ekonomikoak I.P.R.E.M.aren bikoitza (Ondorio Anitzeko Errentaren Adierazle Publikoa) gainditzen ez duten pertsonek, baldin eta beren asmoa juridikoki bideragarria bada.

2023. urterako, familia-unitate bakoitzeko diru-sarrera gordinen zenbaketa, familia hori osatzen duen kide-kopuruaren arabera, hauxe izango da:

Nº DE MIEMBROS (*) CÓMPUTO ANUAL 12 PAGAS 14 PAGAS
1 14.400,00/td> 1.200,00< 1.028,57
2 ó 3 18.000,00 1.500,00 1.285,71
4 ó mas 21.600,00 1.800,00 1.542,86
Excepcional (art. 5): 36.000,00 3.000,00 2.571,43

(*) Familia-unitate bateko kide dira: ezkontideak edo legez inskribatutako egitatezko bikotekideak eta seme-alaba adingabeak emantzipatuak izan ezik, edo aita/ama (guraso bakarra) eta seme-alaba adingabeak, emantzipatuak izan ezik (salbuetsita daude beraz adin nagusikoak).

Noiz eskatu behar da Doako Laguntza Juridikorako eskubidea onartzea?

Hasteko dagoen prozedura bat denean demanda jarri aurretik, eta eskubidearen eskatzailea auzitara eraman dutenean demandari erantzun aurretik.

Non eskatzen da eskubidea onartu dezatela?

Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko Orientazio Juridikoaren Zerbitzuan (O.J.Z.), astelehenetik ostiralera, 9etatik 14etara.

Teresa Kalkutakoa 1 zk – 4. solairua
20.012 Donostia - San Sebastián
Telefonoa: (943) 00 43 56
Faxa: (943) 00 08 64

Eskatzaileak helbidea duen barruti judizialeko Epaitegian ere aurkeztu ahal izango da eskaera, hura Donostiatik kanporen bat denean, eta dokumentazioa O.J.Z.ra bidali beharko du, izapidetu dadin.

Nola lortzen da eskubidea onartzea?

Doako laguntza juridikoaren inprimakia behar bezala betea aurkeztuz, eta inprimaki hori, betetzeko beharrezkoak diren jarraibideekin batera, adierazitako lekuetan eskuragarri egongo da. Jarraibideekin bat etorriz kasu bakoitzean egoki diren agiriak ere gehitu beharko zaizkio.

Datuak nahikoak ez badira edo akatsak egin badira, edota agiri nahikoak aurkeztu ez badira, huts horiek 10 eguneko epearen barruan zuzendu ahal izango dira, zuzentzeko errekerimendua jasotzen den egunetik kontatzen hasita. Hutsak zuzentzen ez badira, O.J.Z.ak eskaera hori artxibatu egingo du.

Doako Laguntza Juridikorako eskubidea atzera botatzea.

Eskaera faltsuetan edo datuak ezkutatzen dituztenetan oinarritzen den doako laguntza juridikorako eskubidearen onarpena atzera bota ahal izango du Doako Laguntza Juridikorako Batzordeak, eta beraz, eskaera-egileak Abokatuaren eta Prokuradorearen ordainsariak ordaindu beharko ditu, baita erdietsitako gainerako prestazioen kostua ere, egoki izan daitezkeen beste erantzukizun batzuen kaltetan izan gabe.

Doako laguntza juridikoaren eskubidea onartzeari edo ez onartzeari buruzko ebazpenen aurkako errekurtsoak.

Doako Laguntza Juridikorako Batzordeak doako laguntza juridikoaren eskubideari buruz emandako ebazpenen aurka errekurtsoa jarri ahal izango da organo honen aurrean, ebazpena jakinarazten den egunetik hasi eta hamar eguneko epearen barruan.

Errekurtsoa aipatutako erakunde horretan aurkeztu beharko da, eta hain zuzen ere, Donostiako Justizia Jauregiko bosgarren solairuan dago, Teresa Kalkutakoa Plazan.

Auzia erabakitzeko eskumena duen Epaitegiak edo Auzitegiak ebatziko du inpugnazioa, edo Epaile Dekanoak bestela, prozedura-hasierakoa bada. Ematen den Autoaren aurka errekurtsoa jarri daiteke, eta bertan 30€tik 300€tara bitarteko zehapenak ezar dakizkioke inpugnazio hori ausarkeriaz edo eskubide-gehiegikeriaz sustatu duenari.

Non dago arautua doako laguntza juridikoa?

Estatuko araudia.
1/1996 Legea, urtarrilaren 10ekoa, Doako Laguntza Juridikoari buruzkoa. (96-1-12ko E.B.O.).

Erkidegoko araudia.
153/2018 Dekretua, urriaren 30ekoa, doako laguntza juridikoari buruzkoa (18-XI-6ko E.H.A.A.).