Arbitrajeak
Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak Arbitraje Zerbitzua du abokatuen eta beren bezeroen artean sor daitezkeen desadostasunak ebazteko. Abokatuari bere lanbide-jardunaren ondorioz lepora dakiokeen erantzukizun zibilaren ondoriozkoak.
Borondatezkoa da arbitrajera jotzea. Arbitraje-epaia gehienez sei hilabeteko epean emango da, Elkargoko Gobernu Batzordeak arbitrajea onartzen duenetik hasita. Arbitrajea, bestalde, behar besteko titulua izango da, letraduaren erantzukizun zibilaren kasuan, Aseguru Konpainiak kalteak ordaintzeko. Izan ere, Gipuzkoako abokatu guztien lanbide-jardunaren ondoriozko erantzukizun zibil profesionaleko asegurua dugu Aseguru Konpainia batekin.