Euskadi eskaini da Bulego Judizial Berriaren proba pilotu gisa
Fecha: 2009-06-05
(iturria: www.justizia.net)
- Justizia eta Herri Administrazioko sailburua, Idoia Mendia andreak, alegia, atzo lehenbizikoz bilera bat izan zuen Francisco Caamaño Justiziako ministroarekin. Bilerak bi ordu iraun zuen eta elkarri eskabide eta iradokizunak ematean aipagarria izan zen datorren urterako "Bulego Judizial Berriaren" proba pilotu bat egin nahi dela euskal bi barruti judizialetan, bat Bizkaian eta beste bat Gipuzkoan.
Martxan ipintzeak aukera emango du Bulego berriaren jardunerako eraikin judizialetan zer-nolako beharkizunak diren langileei eta gune fisikoei dagokienez. Idoia Mendia sailburuaren esanetan proposamena ministrorengandik "oso harrera ona" jaso zuen.
Mendiak apustu egin zuen Espainiako Gobernuarekin elkarlanean jarduteko eta Justiziako ministroarekin izan zuen bileran hainbat gai jorratu zuen, hala nola doako justizia eta "zenbait ukitu txiki" eskatzen dituzten lege jakin batzuek.
Halaber, Caamañori planteatu zion beharrezkoa dela teknologia berrien bitartez administrazioen arteko komunikazioan aurrerapausoak ematea.