ICAGI

Ezker abertzaleko hiru abokatu atxilotu dituzte Bilbon eta Hernanin

Fecha: 2010-04-14

(iturria: EFE, eitb)

Albiste-agentzien arabera, atxilotutako lagunak ondoko hauek dira: Arantza Zulueta, Jon Enparantza eta Iker Sarriegi abokatuak eta Naia Zuriarrain preso ohia.

--------------------------------------------------------------------------------

Guardia Zibilak lau pertsona atxilotu ditu Bilbon eta Hernanin, horietako hiru ezker abertzaleari lotutako abokatuak dira. Albiste-agentziek terrorismoaren kontrako borrokaren iturriak aipatuta zabaldu dutenez, Bilbon Arantza Zulueta eta Naia Zuriarrain atxilotu dituzte; Hernanin, berriz, Jon Enparantza eta Iker Sarriegi.

Aipatu iturrien arabera, Javier Lopez Peña 'Thierry' ETAko buruzagi izandakoari atzemandako agiriekin lotutako polizia-operazioa da. Atxiloketak Fernando Grande Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu ditu. ETAko kide izatea edo erakunde armatuari laguntza ematea leporatzen die.

Zulueta, Enparantza eta Sarriegi abokatuek presoak defendatu ohi dituzte. Naia Zuriarrain preso ohia da, sei urteko espetxe-zigorra bete zuen Frantzian eta 2008ko apirilean geratu zen libre.