ICAGI

SOLASALDIAK : Guztion berdintasunean oinarrituriko hiri eredu baten bidean

Fecha: 2010-10-05

(iturria: Cristina Enea Fundazioa)

Datorren asteazkenean, urriak 6, 19:00etan, solasaldi interesgarria izango dugu Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean (Donostia), guztion berdintasunean oinarrituriko hiri eredu bati buruz hausnartzeko.

Emakumeak eta Hiria Foroko kide diren Begoña Pecharroman eta Edurne Aperribayren eskutik, ondorengo galdera hauetan oinarrituriko hausnarketa elkarrizketatu bat egingo da: Norengan pentsatzen da hiriak eraikitzean? Bizitzeko egokiak al dira gizon eta emakumezkoentzat?

Zure presentzia eskertuko genuke solasaldi honetan eta horrexegatik igortzen dizugu gonbidapena.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazu agur bero bat.