ICAGI

Zordun hipotekarioen babesa indartzeko eta zorra eta alokairu soziala berregituratzeko neurrien maiatzaren 14ko 1/2013 Legea

Fecha: 2013-05-24

(iturria: icagi)

Donostian, 2013ko maiatzaren 24

Joan den maiatzaren 15ean zordun hipotekarioen babesa indartzeko eta zorra eta alokairu soziala berregituratzeko neurrien maiatzaren 14ko 1/2013 Legea sartu zen indarrean, eta horren artikuluek, beste gauza askoren artean, 552, 557 (1. apartatua) eta 561 (1. apartatua) artikuluak aldatzen dituzte, titulu betearazleetan jasotako baldintzetan neurrigabeko izaera aitortzeari dagokionez, eta adierazten dute, besteak beste, “xedatzen den autoak erabakiko dituela izaera horren ondorioak, eta hala, exekuzioaren desegokitasuna dekretatu daiteke, edo bestela, hori bideratu, neurrigabetzat jo direnak aplikatu gabe.”

Hala eta guztiz ere, kontuan hartu behar da 1/2013 Legeak berak bere 4. xedapen iragankorrean jasotzen duela denbora-muga garrantzitsu bat duela, eta horren arabera, hilabeteko epea finkatzen dela aurka egiteko ezohiko intzidentea gauzatzeko, Lege hau indarrean sartzen den unetik hasita. Horren testua ondorengo hau da:”

“Laugarren xedapen iragankorra. Erregimen iragankorra exekuzio-prozesuetan.

1. Prozedura Zibilaren gaineko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen aldaketak –Lege honek jasoak– hura indarrean sartu zenean hasitako exekuzio-prozesuetan aplikatuko dira, baina bakar-bakarrik oraindik gauzatzeko dauden jarduera betearazleei dagokienez.

2. Nolanahi ere, Lege hori indarrean sartu zenean abian ziren exekuzio-prozeduretan, Prozedura Zibilaren Legeko 556.1 artikuluan aurka egiteko aurreikusitako hamar eguneko epe hori igaro baldin bada, alderdi exekutatuek hilabete bateko epe barneratzaile bat izango dute aurka egitearen ez-ohiko intzidentea aurkezteko, Prozedura Zibilaren Legeko 557.1 artikulu 7. apartatuan eta 695.1 artikuluko 4.a apartatuan aurreikusitako aurka egiteko arrazoi berriak daudela oinarritzat hartuta.

Hilabete bateko epe barneratzaile hori Lege hau indarrean sartu eta biharamunetik kontatzen hasiko da, eta aldeek aurka egitearen intzidentea aurkezteak berarekin ekarriko du prozesua bertan behera uztea intzidente horri buruz ebatzi arte, Prozedura Zibilaren Legeko 558 artikuluan eta hurrengoetan eta 695 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Prozedura Zibilaren Legeko 675 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz higiezinaren jabetza eskuratzailearen esku uztea eragin ez duten prozedura betearazle guztietan aplikatuko da Xedapen iragankor hau.

3. Nolanahi ere, Lege hori indarrean sartu zenean abian ziren exekuzio-prozeduretan, Prozedura Zibilaren Legeko 556.1 artikuluan aurka egiteko aurreikusitako hamar eguneko epe hori hasia baldin badago, alderdi exekutatuek aurreko apartatuan aurreikusitako hilabete bateko epe barneratzaile bera izango dute aurka egiteko, Prozedura Zibilaren Legeko 557 eta 695 artikuluetan aurka egiteko aurreikusitako arrazoietako edozein gertatu dela oinarritzat hartuta.

4. Xedapen honen argitalpenak komunikazio oso eta baliagarriaren izaera izango du artikulu honetako 2 eta 3 apartatuetan aurreikusitako epeak jakinarazteari eta zenbatzeari begira, eta ez da beharrezko izango inola ere horretarako berariazko ebazpenik ematea.

5. Lege hau indarrean sartu aurretik egindako ohiko etxebizitzen esleipenei aplikatuko zaie Prozedura Zibilaren 579.2 artikuluan xedatutakoa, betiere data horretan ez baldin bada zorra erabat kitatu eta ez badira artikulu horretako a) eta b) letrek aipatutako epeak igaro. Kasu hauetan, 2013. urtearen barruan mugaeguneratzen diren aurreko epe horiek 2014ko urtarrilaren 1 arte luzatuko dira.

Apartatu honetan aurreikusitakoa aplikatzeak ez du inola ere esan nahi betetzaileak jada jasotako zenbatekoak itzultzeko obligazioa duenik.”

Exekuzioaren Aurka Egiteari buruz edo baldintza baten edo gehiagoren neurrigabeko izaerari buruz zalantzaren bat baldin baduzu, dela 1/2013 Lege honen aplikazioarekin loturik edo dela indarrean dauden Errege Dekretuetako batzuekin loturik, edo EBJAren edo AGaren Jurisprudentziarekin loturik, gai horretan bertan edo subjektu berberen inguruan, Gobernu Batzordeak zure esku jarriko ditu Lan Taldeko Abokatuak, eta Elkargoko Idazkaritzaren bitartez jarri ahal izango zara horiekin harremanean.

Gobernu Batzordearen

Idazkariak

Francisco Javier Segura Diaz de Espada