eSTADISS: Gizarte Segurantzaren estatistikak.
Fecha: 2013-08-30
(iturria: Seguridad Social. Dirección Provincial de Gipuzkoa )
GAIA: eSTADISS: Gizarte Segurantzaren estatistikak.
Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eSTADISS izeneko aplikazio informatikoa ipini du Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoan (www.seg-social.es). Aplikazio horri esker, denok izango dugu aukera gure beharrizanen araberako txosten pertsonalizatuak egiteko Gizarte Segurantzaren sistemako pentsioen estatistiketako datuak erabiliz.
eSTADISS aplikazioarekin, ordaindutakoaren araberako pentsioen nominari buruzko datu estatistikoak eta serie kronologikoak eskura daitezke, 2008. urtetik. Hurrengo faseetan, gero eta informazio estatistiko gehiago eskuratu ahal izango da aplikazio horren bitartez.
Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN) egindako aplikazio informatiko horrek ikusgarri eta erabilgarriago egiten du Gizarte Segurantzaren informazio estatistikoa. Izan ere, oraindik aurrera, Gizarte Segurantzaren pentsioei buruzko estatistika indibidualizatuak eskuratu nahi dituzten pertsona edo erakundeek erraz izango dute: eSTADISSen sartu eta aplikazioan aurreikusitako parametroen artean aukeratu ahal izango dute, eskuratu nahi edo behar duten informazioaren arabera, eta kalkulu-orri batera edo testu-agiri batera esportatu dezakete informazio hori. eSTADISS erabiltzea errazagoa izan dadin, hitz erabilienak dituen Glosario bat, Laguntza botoi bat, eta Kontsulta-postontzi bat eskaintzen dira.
Laburbilduz, eSTADISS-ek aukera ematen die Gizarte Segurantzaren webgunea erabiltzen duten pertsonei, ordenagailu pertsonaletik bertatik, Gizarte Segurantzaren Sistemako ordaindutakoaren araberako pentsioei buruzko datu estatistikoak dituzten txosten indibidualizatuak egiteko.
Zerbitzu hori erabiltzeko EZ da ziurtagiri digitalik izan behar.
Probintzia-zuzendaria
Izpta.: Santiago Trullos Lancho