ICAGI

MAHAI INGURUA: Giza Eskubideen aldeko erakundeak Euskadin. Helmena eta erronkak.

Fecha: 2014-03-20

(iturria: UNESCO Etxea )

2014ko martxoaren 20a 18:30etan Arrasate Kutxa Aretoa (Arrasate kalea 12) DONOSTIA UNESCO Etxeak “Giza eskubideen aldeko erakundeak Euskadin. Helmena eta erronkak” mahai-ingurura gonbidatu nahi zaitu. Gizarte zibilean eta euskal instituzioetan giza eskubideak babesteko eta sustatzeko lan aktiboa egiten duten erakundeetako ordezkariek haien funtzionamenduari buruz eztabaidatuko dute, eta aztertuko dute zenbateraino erantzuten dieten euskal gizartearen beharrei. Era berean, etorkizunerako erronken berri emango dute, eta analizatuko dute ea egokia ote den koordinazio handiagoa izatea euskal erakundeen eta Estatuko eta nazioarteko erakundeen artean. Parte-hartzaileak: Faustino López de Foronda, arartekoaren idazkari nagusia. Joana Abrisketa, Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko kidea eta Nazioarteko Eskubide Publikoaren titularra. Gorka Ruiz, Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroko presidentea eta Bakeolaren koordinatzailea. Mikel Mancisidor, Nazio Batuetako Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko kide eta UNESCO Etxeko zuzendaria. Sarrera doakoa da. Etortzekoa bazara, mesedez, aldez aurretik jakinarazi: Online izen-emate formularioa