BATZORDEA informatzen du: ICAGIk parte hartu du RedAbogacía sareak abokatutzarako soluzio teknologikoei buruz antolatutako jardunaldietan, Madrilen
Fecha: 2014-11-20
(iturria: ICAGI)
Jardunaldiak azaroaren 5ean eta 6an izan ziren, Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiaren egoitzan, eta Lexnet eta SIGA izan zituzten aztergai nagusi.
ICAGIk parte hartu du RedAbogacía sareak abokatutzarako soluzio teknologikoei buruz antolatutako jardunaldietan, Madrilen .
ICAGItik, Gobernu Batzordeko diputatu eta Elkargoko Teknologia Berrien Batzordeko arduradun den Andoni García Imazek eta Eduardo Gárate liburuzainak parte hartu zuten jardunaldietan.
Jardunaldiak azaroaren 5ean eta 6an izan ziren, Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiaren egoitzan, eta Lexnet eta SIGA izan zituzten aztergai nagusi.
LexNet eguneroko jardunean dokumentu judizialak (jakinarazpenak, idatziak eta eskeak) trukatu behar izaten dituzten askotariko eragile juridikoek eta organo judizialek informazioa modu seguruan truka-tzeko erabil dezaketen plataforma da. Gaur egun, 40.000 erabiltzailetik gora ditu, eta 2.600 organo judizialetan baino gehiagotan erabiltzen dute .
Carlos Carnicer Abokatutzaren Kontseilu Nagusiko presidenteak inauguratu zituen jardunaldiak, eta gogora ekarri zuen Europako Kontseiluak ‘Justiziaren Kristalezko Balantza’ saria eman diola Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiari Doako Justiziako Espediente Elektronikoarengatik; halaber, nabarmendu zuen Kontseiluaren webgunea web korporatibo onenaren "Dominios.es" saria jasotzeko finalistetako bat dela.
SIGA eta elkargokideei begirako hedapena
Jardunaldien lehen egunean, SIGA elkargoen kudeaketarako softwarea izan zuten ardatz. Nabarmendu zuten abokatuen 63 elkargok tresna hori erabiltzen dutela eta kopuru hori handitzen ari dela: elkargo berriak, funtzionalitate berriak eta elkargokide berriak. Tresnari egiten zaion mantentze ebolutiboa ere azpimarratu zuten.
Sakontasunez landu zuten puntuetako bat SIGAk elkargokideei begira izandako hedapena izan zen. Hedapen horren xedea da elkargokideei zerbitzu gehiago eskaintzea eta horiek malgutasun handiagoz eta bizkorrago egin ahal izatea izapideak Elkargoan. Esaterako, euren informazioa kontsultatzea, bertara-tzeak erregistratzea, ofiziozko txanda justifikatzea, euren bezeroei doako justizia eman dieten edo ez jakitea eta lankideen artean guardia aldaketak eska-tzea.
Jardunaldietan "Volante Express" aplikazio berria aurkeztu zuten, guardien bertaratzeen egiaztagiriak gailu mugikor baten bidez egitea ahalbidetzen duena.
Lexnet Abogacía proiektua
Bigarren egunean, gai nagusia Lexnet Abogacía proiektuaren aurkezpena izan zen . Aplikazio horren bidez, aukera izango da idatziak on-line aurkezteko eta bide beretik jasotzeko organo judizialen jakinarazpenak.
Justizia Ministerioaren ordezkari gisa, bertan izan ziren Jose Luis Hernández, Teknologia Berrien Zuzendariordetza Nagusiko alboko zuzendariorde nagusia, eta Ángel Tomás Ruano, Idazkaritza Nagusiko Laguntza Unitateko kidea. Euren mintzaldian azaldu zuten Justiziako Administraziotik pixkanaka eta probintziaka hedatuko dutela LexNet sistema.
Abokatuen elkargoei dagokienez, faseka ezarriko dutela azaldu zuten :
1- Hasierako fasea: organo jurisdikzional eskudunaren gobernu idazkariaren, abokatuen elkargoaren eta Abokatutzaren Kontseilu Nagusiaren arteko koordinazioarekin abiaraziko da. Informazio saioak antolatuko dira, eta abokatuen errolda bidaliko zaio Ministerioari, alta eman diezaion Kudeaketa Prozesaleko Sisteman.
2- Bide bikoitzeko fasea: fase honetan, abokatuak komunikaziorako bi bideak erabili ahalko ditu (LexNet eta paperezko bide tradizionala), bai idatziak aurkezteko, bai jakinarazpenak jasotzeko.
3- Bide bakarreko fasea: fase honetan, LexNet komunikaziorako lehentasunezko bidea izango da.
Abokatuei aplikazioaren erabilera errazteko, Espainiako Abokatutzaren Azpiegitura Teknologikoak Lexnet Abogacía garatu du, erabilera errazeko interfazea duen aplikazio bat, erabat integratua dagoena Justizia Ministerioaren LexNet sisteman.
Aplikazio berriak posta elektroniko bidez eta SMS bidez abisuak emateko sistema bat dauka, konfiguratu egin daitekeena abokatuak une oro jaso dezan jakinarazpen berriei edo Lexneten sor daitekeen edozein gorabeherari buruzko informazioa.
Aipatu zutenez, abokatuei informazioa eta prestakuntza emateko zenbait neurri hartuko dituzte RedAbogacía saretik, eta, horien artean, honako hauek nabarmendu zituzten: indartu egingo dute Laguntza Teknikoko Zerbitzua; prestakuntza jardunaldiak antolatuko dituzte, eta triptikoak, erabiltzaileentzako eskuliburuak, tutoretzako bideoak eta wiki bat banatuko dituzte.
Lexnet Abogacía aplikazioa ezartzean, ACA ziurtagiri digitala duen elkargokide txartela erabili beharko da, nahitaez, sisteman sartzeko.