La Junta informa: Celebración del día de la Justicia Gratuita en Gipuzkoa
Fecha: 2015-06-26
(iturria: ICAGI)

Uztailaren 12an, Igandea, estatu osoan ospatuko da, bostgarren urtez jarraian, Doako Justiziaren eta Ofiziozko Txandaren aldeko Eguna. Elkargoaren izenean, uztailaren 10n, ostirala, egun horren harira egingo ditugun ekitaldietan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu
Doako justiziaren aldeko banderak Abokatuen Elkargoaren fatxadan
Ostiralean, egun hori oroitzeko bandera urdinak ipiniko ditugu gure egoitzaren fatxadan, eta han egongo dira asteburu osoan.
Oroitzapenezko diplomen banaketa
Ostiralean, uztailak 10, eguerdiko 12:30ean izango da ekitaldi nagusia, Elkargoko Ekitaldi Aretoan. Bertan, doako justizian eta ofiziozko txandan egindako lan eredugarriagatik oroitzapenezko diploma bana jasoko dute gizon-emakume hauek:
Manuel Valín López
Ignacio Tejada Marcelino
Mª José Igarriz Echeverria
Parte hartu nahi duzu?
Gure Elkargoa Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak sustatutako kanpainako partaide da, eta, kanpaina horren baitan, zuen eskura jarri ditugu zenbait material grafiko, egun hori babesteko eta gizarteari ikustarazteko balio dutenak. Anima zaitez, eta jaso materiala Elkargoan. Aste osoan izango duzu eskuragarri.