AHOLKU-SAREA –ATZERRITARTASUNAREN ARLOKO EUSKAL ZERBITZU JURIDIKOA- ETA GIPUZKOAKO ABOKATUEN ELKARGOAREN ARTEKO TOPAKETA
Fecha: 2015-11-20
(iturria: ICAGI)
Lekua: Gipuzkoako Abokatuen Elkargoa (Duque de Mandas, 11 - behea)
Eguna: 2015/11/26 –osteguna-
Ordua: 16:00etatik 20:00ak arte
Lagun agurgarriak:
Idazki honen bitartez, Aholku-Sareak antolaturiko topaketaren berri eman eta parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizut. Honek bi zati izango ditu. Alde batetik, Aholku-Sarearen funtzionamendua azalduko da eta, bestetik, gaurkotasuna haundiko hiru gairen inguruko ezagupenak, irizpideak eta esperientziak partekatzeko aukera izango dugu.
Topaketaren ezaugarri nagusiak laburbilduko dizkizuet:
Lekua: Gipuzkoako Abokatuen Elkargoa (Duque de Mandas, 11 - behea)
Eguna: 2015/11/26 –osteguna-
Ordua: 16:00etatik 20:00ak arte
Egitaraua
1 zatia “Aholku-Sarea”ren funtzionamenduaren azalpena (Bideo emanaldia)
2 zatia Hiru ponentzia:
- Errotzea eta berritzeak
- Erreagrupazioa
- Erkidegoko araudia
3 zatia Eztabaida
Zure parte hartzea baieztatu hurrengo posta-elektronikora mezua bidaliz: secretaria@icagi.net