ICAGI

Base de datos online VLEX - ICAGI

Fecha: 2015-12-31

(iturria: ICAGI)

Gracias al acuerdo entre el Ilustre Colegio de Abogados de Gipuzkoa y vLex todos los colegiados de Gipuzkoa podran disfrutar de una suscripción gratuita a un producto específico Vlex con una amplia selección de Jurisprudencia, legislación, Formularios y Doctrina. Además, los colegiados que lo deseen podran acceder al producto completo de vLex con un 60% descuento, enviando un e-mail a soporte@vlex.com indicando la referencia ICAGIPUZKOA.

 

Lankide estimatuak:

 Balio erantsia ematen duten eta eguneroko lanak erraz dezaten hobekuntzen bilaketan, Gobernu Batzordeak , aurrekontu onespen Batzarrean informatu zen moduan, akordioa itxi du ICAGIko elkargokide guztien eskura jartzeko onlineko DATU BASE bat , doako erabatekoa, mugagabea eta  www.icagi.net eko Zona pribatutik  sartzen erraza, zuen erabiltzailearekin eta pasahitzarekin.

 Legegintzako Datu Basean, Jurisprudentzian, Formularioetan eta Elkargoaren Doktrinaren zerbitzuetan hobekuntzak sartzeko asmoz, kudeaketak egiten jardun dugu eduki eta funtzionalitate berriak inplementatzeko; horren ondorioz, hitzarmen bat lortu dugu VLes Argitaletxe Juridikoarekin guztiz osatua eta funtzionala izango den VLEX GIAEG DATU BASE berri bat martxan jartzeko.

 Datu Base berri honek neurrira egindako produktu bat irekian erabiltzeko aukera emango digu elkargokide guztiei: Vlex GIAEG, testu osoko 4 milioi dokumentu baino gehiago, eta 50 Argitaletxe / Partner laguntzaile baino gehiago.

 Edukiak era honetan banatu dira:

 • Jurisprudentziako Datu Basea; 2,2 milioi epai baino gehiago. Horren barruan sartuta daude AUZITEGI GORENAREN, AUZITEGI KONSTITUZIONALAREN eta ENTZUTEGI NAZIONALAREN epai GUZTIAK eta GIPUZKOAKO EPren eta EUSKADIKO JAGren HAUTAKETA ZABAL BAT.

 • Legegintzako Datu Basea; 1,6 milioi arau baino gehiagorekin

 • Doktrinaren eta Bibliografiaren Datu Basea; argitaletxe juridiko guztietako doktrina, liburu eta aldizkarietako 15.000 artikulu baino gehiagorekin (merkatu juridikoan bakarra). Argitaletxe guztietatik ekartzen diren aldizkari eta liburuen aukera zabala eta kalitatea azpimarratu nahi dugu, beste batzuen artean:

Gaurkotasun Juridikoa (Uría Menéndez)
Gaurkotasuna Roca & Junyent
Estatuko Abokatutza Nagusiaren Urte-liburuak
Urtekari Juridiko eta Ekonomikoa.
Zuzenbide Zibileko Urtekaria.
Zuzenbide Penaleko Urtekaria.
Buletin Fiskala (Garrigues)
Lan Buletina (Garrigues)
Jabetza Intelektualaren Buletina (CMS Albiñana & Suarez de Lezo)
Brebiario Zibila.
Merkataritza Brebiarioa.
ENZNren Ebazpenei egindako iruzkinak
Politika Kriminaleko Koadernoak
Lan Harremanetako Koadernoak
Zuzenbide eta Merkataritzako Koadernoak
Zuzenbide Publikoko + Politika Publikoak Aztertzeko (INAP) Koadernoak
Arriskuen eta Aseguruen Gerentzia (Mapfre)
Justizia: Zuzenbide Prozesaleko Aldizkaria (Bosch)
Notariotza.
Newsletter Perez-Llorca
Lan Berrikuntzak eta Fiskalak (Garrigues)
Higiezinen Zuzenbideko Aldizkari Kritikoa (Jabetza Erregistratzaileen Elkargoa)
Zuzenbide Sozialaren eta Enpresa Zuzenbidearen Aldizkaria
Egunkari Juridikoa
VLex Aldizkari Juridikoa

 

 • Formularioetako Datu Basea; 1.000 Formulario, eskema, eredu eta idatzi baino gehiagorekin.

 • Administrazio Doktrinaren Datu Basea; ENZN, TZN, AEAZ, Kontu Auzitegi, Estatu Kontseilu, Estatuko Fiskaltza Nagusi, BMBN, eta abarren 150.000 ebazpen baino gehiagorekin.

 • Eta tresna oso baliagarriak, hala nola:

 1.- Itzultzaile Juridikoa: akats-tarte txikiarekin (% 10etik beherakoa).

Edozein dokumentu hizkuntza hauetara itzultzea ahalbidetzen du:

Gaztelaniara, Ingelesera, Frantsesera, Alemanera, Errusierara, Portugesera, Italierara, Suedierara, Errusierara, Arabierara, Txinerara, Nederlanderara, Galegora eta Katalanera.

 2.- Gailu anitzekoa eta plataforma anitzekoa. Erabiltzaileek edozein gailuren bidez (tableta, eramangarria, mugikorra) lor dezakete informazioa zehaztasun osoz eta argitasun guztiarekin, eta edozein plataforma erabilita (Android, Apple, Windows).

 3.- Bilatzaile Adimentsua (Google Juridikoa). VLex SmartSearch bilatzaileak benetan bilatzen ari garen emaitzak (garrantzia) lortzeko aukera ematen du, duen zehaztasun handiari eta teknologia aurreratuari esker, eta gainera, erabiltzaile bakoitzaren erabiltzeko erara egokitzen da, eta horren ondorioz, zenbat eta gehiago erabiltzen dugun orduan eta emaitza hobeak eskaintzen ditu.

 4.- Pertsonalizazioa. Erabiltzaile bakoitzak komeni zaion eran pertsonalizatu ahal izango du Datu Basea, oharrak eta markak gehituz, bilaketetan edo dokumentu, karpeta edo gogokoenetan alertak sortuz; eta gaurkotasun-ataria ere pertsonalizatzeko aukera izango da, eta hori egin ondoren, garrantzitsuenaren laburpen bat egunero edo astero jaso ahal izango dugu, eduki berrien newsletter pertsonal moduan.

 Ziur gaude Datu Base honek dituen hobekuntzak eta funtzionalitate berriak kontuan hartzeko modukoak direla, eta maiz erabili dezazuela eskatu nahi dizuegu, Elkargoak bere elkargokideei eskaini ahal izango dien zerbitzu garrantzitsu bat bezala finkatzeko.

 Datu Basea oso erraza eta intuiziozkoa den arren, ERABILTZAILEAREN ESKULIBURU labur bat doakizue laguntza moduan; eskuliburu horretan webgunetik zuzenean sartzeko aukera ere izango da.

 Gainera, hori hornitu digun Argitaletxearekin prestakuntzako jardunaldiren bat antolatzea ere kudeatzen ari gara eta laster izango duzue horren berri.

Honekin batera opa dizuegu urte berri on, jaso ezazue gure agurrik beroena.

Dekanoa

Lurdes Maiztegui Gonzalez

 

VLEX ERABILERA MANUALA