Emakume Abokatuen XXVIII. Estatuko Biltzarra
Fecha: 2016-09-21
(iturria: ICAGI)
Donostia. 2016ko azaroak 18, 19 eta 20.
Lankide estimatuak:
Zuekin harremanetan jarri eta datorren azaroaren 18, 19 eta 20an gure Elkargoaren egoitzan egingo den Emakume Abokatuen XXVIII. Estatuko Biltzarrean parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Biltzarreko gaia “Emakumea eta Hiria” izango da eta generoaren ikuspegitik gai desberdinak jorratuko dira, hala nola prostituzioa, teknologia berriak edo emakume errefuxiatuak.
Horri buruzko informazio guztia www.cemabog.org webgunean aurkitu dezakezue.
Zuek hor izatea nahiko genuke, eta ahal izanez gero, zuen laguntza ere izan nahiko genuke.
Besarkada bat
Emakume Abokatuen Batzordea