ICAGI

OHAR GARRANTZITSUA: ACA zure sinadura elektronikoa Berritzeko Plana

Fecha: 2016-12-20

(iturria: ICAGI)

Lankide estimatua:

2014ko uztailaren 23an 910/2014 Europako Araudia indarrean sartu zenetik Industria, Energia eta Turismoko Ministerioak ACAren berrikuntza teknologikoa eskatzen digu eta horren ondorioz 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera 2048 klabe-luzerako (1024koaren ordez) eta SHA2 algoritmoa (SHA1ekoaren ordez) duten ziurtagiri digitalak bakarrik erabili ahal izango ditugu.

Aldaketa horrek ondorioak izan ditzake zuretzat segidako kasu hauetakoren batean bazaude:

- ELKARGOAN BERRITZEA: elkargoko agiri zaharra duzuen elkargokideek (1024 klabe-luzerarekin) Elkargora joan beharko duzue eta elkargoko agiri berri bat eskatu. Aldaketa horrek ACA erabiltzaileen % 6,3ri bakarrik eragingo die.

- WEBGUNEAN BERRITZEA: elkargoko agiri berria duzuen elkargokideek (2048 klabe-luzerarekin) baina SHA1 algoritmoa erabili behar badu Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak bidalitako posta elektronikoa jasoko duzue berrikuntzarako laguntzailea deskargatzeko estekarekin eta, irakurlearen elkargoko agiriarekin ireki eta urrats erraz batzuk egin beharko dituzue.

Nola jakin berritu behar duzun?

Aste honetan, AbokatutzaSaretik (bidaltzailea Abokatutzaren Ziurtagirietarako Agintaritza - ACA izanik) emailak bidaliko zaizkie eragindako erabiltzaileei eta kasu bakoitzean berritzeko jarraitu beharreko aginduak azalduko zaizkie.

Laster AbokatutzaSarea intranetaren eguneratze bat argitaratuko da eta zu zure ACA agiriarekin sartzen zarenean esango dizu hori eguneratu behar duzun eta nola egin behar duzun.

Elkargoan edo AbokatutzaSarearen Euskarri Teknikoan ere kontsultatu dezakezu.

Zergatik berritu orain?

Berritzeko Plana atzeratu egin da honako hauek ezinbestekoak zirelako:

1.) Industria Ministerioak ACA berria (ziurtagiriaren hierarkia berria) bere erregistroetan sartu duela egiaztatzera itxaron beharra zegoen. Egiaztapen hori 2016ko azaroaren 7an egin zuen.

2.) Administrazioetako Balioztatze Agintaritzak (@sinadura) ACA berria bere erregistroetan sartu zuela egiaztatzera itxaron beharra zegoen, Herri Administrazioetako webguneetan onartua izan zedin. Egiaztapen hori azaroaren 17an egin zuen.

3.) Aurreko bi egiaztapen horien ondoren, ACAk Herri Administrazioetako zerbitzu desberdinetan funtzionatuko zuela egiaztatu behar zen. Gaur egun ere oraindik ez da Herri Administrazio guztietan onartzen ACA berria eta horregatik berritze hori bi faseetan egin behar da.

Bestalde, Microsoftek eta Googlek iragarri dute beren nabigatzaileetan SHA-1 ziurtagiriak ez direla onartuko 2017an. Horregatik lehenbailehen berritzea gomendatu nahi dizugu. Oraingoa erabiltzen jarraitzen baduzu, data horretatik aurrera arazoak izateko arriskua izango duzu Herri Administrazioetako online zerbitzuetara edo ACA zure sinadura elektronikoa erabiltzen duten beste aplikazio edo webgune batzuetara sartzeko.

Agur bero bat,

Dekanoa

Lurdes Maiztegui González

ZIRKULARRA PDF