Europako Zerbitzu-sorta berria gaztelaniaz erabilgarri dago
Fecha: 2017-02-01
(iturria: Europako Batzordea)
Enpresei eta profesionalei beren zerbitzuak bostehun milioi pertsonek osatzen duten merkatuan eskaintzea ahalbideratuko duen neurri sorta aurkeztu zuen Europako Batzordeak pasa den urtarrilaren 10ean. Zerbitzuen sektorea hauspotuko du eta Europa osoan ekonomia hazkundea eragingo du; kontsumitzaileak, lan bila dabiltzanak eta enpresak izango dira onuradunak. Lanerako dokumentuen gaztelaniazko bertsioa orain gutxi eskaini da.
Merkatu Bateraturako Estrategiaren baitan egindako lanerako planaren parte dira aurkeztutako proposamenak eta, mundu mailako ekonomian, Europako enpresek aurrera egiteko merkatu bateratuaren potentzial osoa aprobetxatzeko Juncker lehendakariak duen konpromiso politikoaren ondorio dira. Europako Batzordeak 2016ko abenduko, 2016ko ekaineko eta 2015eko abenduko bere ondorioetan jaso zuen helburu hau. Zerbitzuen hornitzaileei administrazioetako tramiteak erraztea eta nazional mailan edo mugaz gaindi aritzen diren profesionalei ezarritako baldintza zaharkituak edo bereziki zailak Estatukideei ikustaraztea da proposatutako neurrien helburua. Zerbitzuen alorreko egungo EBko neurriak aldatu beharrean beraien aplikazioak hobetzearen aldeko apustua egin du Batzordeak, erabilera egokiak EBko ekonomiari bultzada nabarmena emango diola demostratua dagoelako.
Ondorengoak dira Europako Batzordeak abian jarritako lau ekimenak:
-
Europako zerbitzuen txartel elektroniko berria: Enpresentzako zerbitzuen hornitzaileei (adibidez, ingeneritza enpresei, informatikako aholkulariei edo azoka komertzialen antolatzaileei) eta eraikuntza alorreko zerbitzuei beraien zerbitzuak beste herrialde batzuetan eskaintzeko administrazio tramiteak errazago egitea ahalbideratuko die erraztutako prozedura elektronikoak. Zerbitzuen hornitzaileak beraien jatorrizko herrialdean solaskide bakarrarengana eta bertako hizkuntzan zuzendu ahalko dira. Solaskide hau arduratuko da beharrezko datuak egiaztatzeaz eta helmugako Estatukidera bidaltzeaz. Azken honek nazio mailako araudiko baldintzak aplikatzeko eta eskatzaileak zerbitzuak bere lurraldean eskaini ahal ditzakeen erabakitzeko egungo eskumena izango du. Txartel elektronikoak ez du eraginik izango erabiltzailearen betebeharretan eta indarrean diren langileen eskubideetan.
Erregulatutako lanbideen txartel profesionala arautzeko proposamena: http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?qid=1485187393907&uri=CELEX:52016PC0822R(01)
Txartel profesionalaren errejimen juridikoari buruzko Zuzendaritzaren proposamena: http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?qid=1485187393907&uri=CELEX:52016PC0823
-
Zerbitzu profesionalei buruzko arau nazionalen proportzionaltasunaren ebaluazioa: Gutxi gorabehera 50 milio pertsona –Europako biztanleria aktiboaren %22- prestakuntza berezien egiaztatzeek baldintzatzen dituzten edo titulu konkretu baten erabilera babestua duten lanbideetan ari dira lanean, adibidez, arkitektoak eta farmazeutikoak. Lanbide askoren kasuan arauak arrazoituta daude (adibidez, osasun edo segurtasun alorrean), beste kasu askotan, ordea, gaitutako hautagaiek lanbide konkretu batzuetara sarbidea izatea zailtzen dute zaharkitutako eta arrazoirik gabe neketsuak diren arauek, kontsumitzaileei ere kalte eginez. EB-k ez ditu lanbideak arautzen, Estatukideek mantentzen duten eskumena da hori, baina, EB-ko Zuzenbidearen arabera, Estatukideek nazio mailako lan baldintza berriak beharrezkoak eta orekatuak diren esan behar dute. Koherentziazko eta etengabeko jarraipena ziurtatzeko, Estatukideek proportzionaltasun froga osoa eta gardena nola egin behar duten arrazoitzea eta argitzea proposatu du Batzordeak zerbitzu profesionalei buruzko nazio mailako legediak aldatu aurretik.
Proportzionaltasun frogari buruzko Zuzendaritzaren proposamena: http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?qid=1485187393907&uri=CELEX:52016PC0822R(01)
- Lanbideak arautzeko erreforma nazionalei buruzko orientazioak: 2014 eta 2016 artean Estatukideek elkar ebaluatzeko egin zuten ariketak agerian utzi zuenez, beraien zerbitzuen merkatuak zabaldu zituztenek (Espainiak, Italiak, Poloniak edo Portugalek, adibidez), orain, zerbitzu gehiago eta prezio hobeagoetan dituzte eta Europako kontsumitzaileen eta langileen interesen babes estandarrak mantendu egiten dituzte. Lanerako eta hazkunderako potentzial handiak dituzten zerbitzu profesionalen nazio mailako arautzeak egiteko orientazioak eskaintzen ditu Batzordeak, hala nola, arkitekto, ingeneri, abokatu, kontulari, patente-agente, higiezin-agente eta turismo gidarientzako. Behar profesionalek politika publikoaren helburu nazionalak betetzen ote dituzten aztertzeko gomendioa egin zaie Estatukideei. Sehileroko Europako ebaluazioen osagarri dira orientazio hauek, lanbide hauei ezarri ahal zaizkien baldintzak modu zehatzetan lantzen dituztelako.
Zerbitzu profesionalen erregulazio erreformarako gomendioekin Batzordeak Europako parlamentuari, kontseiluari, Europako batzorde ekonomiko eta sozialari eta herrialdeetako batzordeari egindako jakinarazpena: http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?qid=1485187393907&uri=CELEX:52016DC0820
-
Zerbitzuei buruzko legedi nazionaleko egitasmoen jakinarazpenen hobekuntza: Zerbitzuei buruzko arau nazionalei jarritako zuzenketak Batzordeari jakinaraztera behartzen ditu Estatukideak EBko Zuzenbideak, horrenbestez, EBko araudiarekin ustez koherentziarik ez dutenean Batzordeak eta gainerako estatukideek prozesuaren hasieratik beraien egonezinak azaleratu ahal dituzte. Batzordeak, egun, mekanismo honen hobekuntzak proposatu ditu, prozesua egokiagoa, eraginkorragoa eta gardenagoa izateko.
Zerbitzuen barne merkatuko prozeduraren jakinarazpenerako Zuzendaritzaren proposamena: http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?qid=1485187393907&uri=CELEX:52016PC0821
Zerbitzuek EB-eko ekonomiaren bi herenak eta sortutako lanpostuen %90 ordezkatzen dituzten arren, zerbitzuen sektoreko emaitzak ezin dira datu hauekin alderatu. Gainontzekoen aldean, sektore honetan produktibitatearen hazkundea bajua da. Enpresak sortu eta zabaltzea trabatzen dute jarritako oztopoek. Halaber, kontsumitzaileek prezio altuagoak ordaindu behar dituzte eta aukera gutxiago izaten dituzte. Bestalde, manufaktura-industriaren errendimendua geroz eta lotuagoa dago zerbitzuen lehiakortasunarekin, ondorioz, merkatu bateratuan zerbitzuen komertzioari jarritako oztopoek EBko manufaktura-industriaren lehiakortasunari eragiten diote. Joera hau inbertitzeko eta hazkunde eta lanpostu gehiago sustatzeko, Estatukideek zerbitzuen ekonomia gehiago garatu behar dute eta merkatu bateratuko zerbitzuen aukerak gehiago aprobetxatu behar dituzte.
Iturria: http://europa.eu/rapid/press-release_IP-17-23_es.htm