ICAGI

Abokatutzaren Lexnet plataforma ez da eskuragarri egongo martxoaren 31tik

Fecha: 2017-02-15

(iturria: EAKN)

 

Abokatutzaren Lexnet zerbitzutik Justizia Ministerioaren LexNET Justizia plataformara iragateko erabakia hartu zuen Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiko urriaren 21ko Batzarreko jarraipen gisa,  Abokatutzaren Lexnet plataformak datorren martxoaren 31ean erabilgarri egoteari uztea erabaki da. Trantsizioa ziurtatzeko eta planifikatzeko Justizia Ministeritzarekin  hilabete hauetan negoziazioak egin ostean erabaki da data hau.

 

JAKINARAZPENEN HARREREN ALERTA

Abokatutzaren Lexnetek ez ditu aipatu alertak SMS bidez bidaliko. Datorren otsailaren 12an SMS guztien bidalketak eten egingo dira, korreo elektronikoen bidalketarako aukera egongo delarik aukera moduan martxoaren 31n sistemaren zerbitzua amaitu arte, aurretik jakinarazi denez.

LexNET Justizia erabiltzen hasi ostean alertak jaso ahalko dira Android eta iOS (Apple) sistementzako aplikazioen Storeetan erabilgarri egongo den eta mugikor eta tabletentzako baliagarri izango den Justizia Ministerioaren Lexnetapp aplikazioaren bitartez.

 

PLATAFORMA ALDAKETA.-

Arrazoi honengatik, plataforma aldaketa ahalik eta azkarren egitea gomendatzen dizugu. LexNET Justizia aplikazioa ondoko loturan dago eskuragarri: https://lexnet.justicia.es. ACA sinaduradun kolegiatu karnetek eta irakurleek eta baimendutakoen ACA karnetek LexNET Justizian erabilgarri izaten jarraitzen dute.

Ministerioko plataformara egin beharreko aldaketa errazteko, Kontseilu Nagusiko zerbitzu teknologiko eta juridikoetan beharrezko informazioa eta laguntza jasoko duzun web gune batean  lanean ari dira. Webgune hau  http://lexnetjusticia.abogacia.es loturan dago erabilgarri. Material didaktikoak, gidak, konfigurazio bideoak eta Justizia LexNET plataformaren erabilerak sartzen ditu.

LexNET Justizia erabiltzen astean, idatziak onartzeko edo bidaltzeko Abokatutza Lexnet  ez erabiltzea oso gomendarria da, dokumentuen kudeaketa eta abisuak plataforma bakar batetik egiteko. Jakinarazpen bat LexNET Justizia bidez onartua bada, ez da eskuragarri eta erabilgarri egongo Lexnet Abokatutzan, eta alderantziz.

 

FORMAZIORAKO MATERIALA.-

Trantsizioa errazteko gauzatzen ari den ekintzen planaren barruan, berariazko formazio Plan batean ari da lanean abokatu guztien trantsizioa errazago egiteko.

EUSKARRI TEKNIKOA.-

Euskarri teknikoari dagokionez, Justizia Ministeritzako Erabiltzaileen Arretarako Gunearen laguntza jasotzen da, http://lexnetjusticia.gob.es/contactolexnet webgunearen bitartez erabilgarria. Kontsultak egiteko, zalantzak argitzeko edo Ministerioaren albiste eta berrietara sarbidea izateko Twitterreko kontu ofiziala erabiltzea gomendatzen dugu, @lexnetjusticia.

JUSTIZIA MINISTERIOARI ESKAERAK.-

Justizia Ministeritzarekin izandako negoziazioen barruan, Abokatutzatik oinarrizko jotzen diren Plataforma eta bere funtzionamendua hobetzeko hainbat eskaera egin dira. Gure hainbat eskaera jada jaso dira pasa den abenduan egindako berrikuspenetan. Halaber, gainontzekoei ondoko hilabeteetan  heltzeko konpromisoa dago.

 

.