ICAGI

Abokatutzaren txosten juridikoa: bere izaeragatik, Doako Justiziaren-prestazioa ez dago BEZ-era lotua

Fecha: 2017-02-06

(iturria: EAKN)

◾Espainiako Doako Laguntza Juridikoaren erregulazioa beste herrialdeekiko ezberdina da

Doako laguntza juridiko zerbitzua eskaintzen duten abokatuei esleitutako kopuruei aplikatu beharreko BEZ-aren sortzapenari buruzko irizpideak aldatuz, Zergen Zuzendaritza Nagusiak egindako V0179/17 kontsultaren harira, txosten juridikoa egin dute Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiko zerbitzu juridikoek.

Zergen Zuzendaritza Nagusiak egindako kontsulta lotesleak, bere oinarria, Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak (EBJA) Belgikako doako justiziaren sistemari buruz C-534/16 gaian emandako ebazpenean du. Abokatutzaren txostenak nabarmendu duenez, EBJA-ak ez ditu aztertu doako justiziako kide diren abokatuen prestazioak sartzen diren sistemak. Belgikako Doako Justiziaren sistemak baremoen arabera zehazten ez den kalte-ordainen sistema du, Espainiak ez bezala, eta hori ere ez da aintzat hartu.      

Ofizioko txandako abokatuen kalte-ordaina, prozesu bakoitzari zehazten zaion puntuen araberako metodo batekin erabakitzen da Belgikan, eta, bere balioa, doako laguntza juridikoaren urteko aurrekontuaren arabera baloratzen da. Izan ere, elkargoek urtero bidaltzen dituzten puntuazio osoen arabera zehazten ditu Belgikako Justizia Ministerioak prezioak. Puntuazio oso horiek Doako Justizia izateko eskubidea duten kasuen ezaugarrien arabera zehazten dira.

DOAKO JUSTIZIA ZERBITZU PUBLIKOAREN IZAERA

Bestetik, Doako Justiziaren zerbitzua ez dela derrigorrezkoa ulertzen du Zergen Zuzendaritza Nagusiaren irizpide aldaketak. Eta hori ez da zehatza 1/196 Legeko doako laguntza juridikoaren sistemaren konfigurazioaren arabera. Aipatu legea Konstituzioko 119. artikuluaren, alegia, Abokatu eta Prokuradoreen Elkargoen bidez, justiziako doako zerbitzu publikoko prestazio sistema konfiguratzeko aginduaren ondorio da.

Nahiz eta abokatuak sistemara atxikitzea borondatezko ekintza izan, zerbitzuaren nahikotasuna eta, azken finean, auzitan ibiltzeko errekurtsoak ez dituztenen babes judizial eraginkorra ziurtatzea, kolektiboaren bete beharra da (Konstituzioko 24 eta 119 artikuluak).

Gainera, Zergen V1870-07 kontsulta lotesleak BEZ-aren zortzapen kasuetan abokatuek zerga Justizia Ministeritzara bidali behar dutela dio, eta, honek, doako justizia zerbitzua eskaintzeagatik egun abonatutako kantitateei tasa aplikatzearen ondorioz dagokion kuotaren ondorioa jasan beharko du.

30 urtez baino gehiagoz indarrean egon den konponbide fiskala aldatzeak nahasmena eta alarma sortu du sektorean. Egoera bideratzeko, Doako Laguntza Juridikoaren Legeko 22. artikulua moldatu behar da, abokatuak eta prokuradoreak direlako doako laguntza juridikoaren onuradunen eskubideen zaintza bermatzeko azken erantzuleak.  

Ofizioko Txandara atxikitzea borondatezkoa izateak ez ditu zerbitzuaren beharrei erantzuteko beraien betebeharretik libratzen abokatuak.

IZAERA SOZIALA

Halaber, BEZ-aren Legeak, bere 20. artikuluko 8.ean, salbuetsitako eraginen artean izaera sozialekin egindakoak daudela nabarmentzen du. Ondorioz, Abokatuen Elkargoak izaera sozialeko entitateak izanik, Doako Justiziari dagozkion kudeaketetan zergen salbuespenezko trataera izan beharko lukete.

Azkenik, BEZ-aren 7.5 artikuluak zehazten duenez, “lan eta administrazio harremanetatik - azken hauetan izaera berezikoak barne- eratorrita menpekotasun erregimenean dauden pertsona fisikoek eskainitako zerbitzuak” ez daude zergaren menpe.

Doako laguntza juridiko publikoko sistemaren markoaren-pean dago menpekotasun hau, diziplina publikoaren eraginpean eta administrazio arauengatik arautua. Marko honetan, menpekotasunaren ukitua oinarrizkoa da, atxikitzen den abokatua, sistemara derrigor atxikitua delako, bezeroa aukeratzen ez duelako, bere ordainsariak negoziatzen ez dituelako eta merkatu batean ez delako lehiatzen.

INFORMAZIO GEHIAGO

BEZARI ETA DOAKO LAGUNTZA JURIDIKOARI BURUZKO TXOSTENA