ICAGI

2020-2017 epealdirako 23 helburu eta 163 neurri dituen Abokatutzaren Plangintza Estrategikoa aurkeztu du Victoria Ortegak

Fecha: 2017-02-07

(iturria: EAKN)

Eraginkorragoa, modernoagoa eta berriagoa izango den Justizia baten alde lan egiteko bost ardatz: prestatutako eta konfiantzazko abokatutza, Justiziaren zerbitzu publikoaren babeslea eta bermea izango den abokatutza, hiritarren eskubideekiko konpromisoa izango duen abokatutza, berritzailea eta teknologikoki aurreratua izango den abokatutza eta ikuspegi orokorra izango duen abokatutza.

 

 

Espainiako Abokatutzako Kontseilu Nagusiko lehendakari Victoria Ortegak Abokatutzaren Plangintza Estrategikoa aurkeztu du eta, besteak beste, ondokoak ditu erronkatzat: jarduera profesionala erregulatzea, deontologia, Justiziaren zerbitzu publikoa, lanbidearen nazioartetzea, teknologien erronkak eta Justiziarako sarbide unibertsala.

 

Plangintza Estrategikoa Abokatutzaren 2017-2020 epealdirako “ibilbide-orria” da eta, bost ardatz estrategikoren bidez, lanbidearen jardun egokia, hiritarren oinarrizko eskubideen defentsa eta Justizia eraginkorrago, modernoago eta azkarrago baten alde lan egiteko betekizun deontologikoak lantzen dira.

 

Abokatutzako lehendakariak zehaztutako helburuak 163 neurriren bidez artikulatzen dira. Horien artean, ondorengoak nabarmendu behar dira:

  • Abokatutzaren parte hartze aktiboaren bitartez Justiziaren kalitatea sustatzea zuzenbideko eragile guztien parte hartzea izango duen Estatu mailako Hitzarmena lortzeko (INFORMAZIO GEHIAGO). Halaber, Nazio mailako Justiziaren Kalitateko Batzordea sortzea proposatzen da Justiziako Administrazioan praktika hoberenak ikuskatzeko eta sustatzeko.  

  • Abokatu jardunean espezialitateak aitortzea eta ezartzea, ordenamendu juridikoan eragiten duen konplexutasun sozialaren goraldiari erantzuteko.

  • Deontologia arloko eta arlo ezberdinetako ordezkari profesional ezagunek osatutako Deontologiaren Aholkularitza Kontseilua eratuz, deontologiaren kontrola areagotzea.

  • Bikaintasuneko oinarrizko formazioa eta lanbideko sarbidea hobetzea. Legezko zerbitzuen kalitatea indartzeko interes orokorreko hobekuntza batzuk egiteko unea da, lanbidean jarduteko beharrezko ezagutza praktikoak egiaztatuz.

  • Epaiketekiko alternatiboa izango den gatazkak konpontzeko bitartekaritza eta arbitrajea moduko sistemen bitartez, badaezpadako abokatutza sustatzea, alde guztiak abokatu batekin babestuak eta aholkatuak egongo diren negoziazio pribatuen bitartez akordioak lortzeko.

  • Abokatuak iragartzeko araututako sistema bat ezartzea. Sistema horrek legezko arautegiaren ezaugarriak eta defentsa abokatuaren berezitasunak babestu beharko ditu eta lanbidearen duintasunari men egin beharko dio. Aholkularitzarako eta kontsultarako atal berria sortuko da, alor honetako gatazkak epaiketaz kanpo konpontzeko gaitasunarekin.

  • Doako Asistentzia Juridikoari buruzko arautegia hobetzea zerbitzuaren kalitatea eta iraunkortasuna maximizatzeko. Arau berriak Estatu osoko baremoak eguneratu behar ditu eta ordainketenazkartasuna bermatu behar du. Informazio alorreko profesionalek errugabetasun-presuntzioa errespetatuz informatzeko, errugabetasun-presuntzioa oinarri izango duen lanerako programa landu behar da prentsako elkarte eta erakundeekin, komunikabideekin lanketa sustatuz.

  • Kondenen kostuen irizpidea berrikusi egin behar da, epemugaren printzipioaren (xede guztiak onartu ez zaizkion aldeari kostuak ezartzea) ondorio izan ez dadin babes judizial eraginkorrerako sarbiderako muga.Halaber, abokatutzak pyme eta GKE-ren epai-tasak ezabatzeko aktiboki aldarrikatzen jarraituko du.

  • Berritzailea eta tekbologikoki garatua izango den abokatutza. Erronka berriei erantzuteko, profesionalen teknologia prestakuntza sustatzeko konpromisoa du abokatutzak eta, bide horretan, konponbide eraginkorrak lortzeko proposamenak egingo ditu. Justizia LexNET-i dagokionez, Justizia Ministerioaren euskarriaren erabiltzaileen jarraipena egingo du Abokatutzak; azkenik, plataforma digitala hobetzeko ekimenak aurkeztuko ditu.