Asilo eta inmigrazio gaietan formatzeko egitasmoa , “Training of Lawyers in European Law relating to Asylum and Migration” (TRALIM)
Fecha: 2017-02-16
(iturria: CGAE)
Laugarren eta azken TRALIM mintegia Roman egingo da 2017ko apirilak 3 eta 4ean
"Training of Lawyers in European Law relating to Asylum and Migration" (TRALIM) egitasmoan parte hartzen duten erakundeetako bat Espainiako Abokatutzaren Kontseilua Nagusia da, Atenasko Abokatuen Elkargoarekin, Consiglio Nazionale Forense, Law Society of Irelad eta National Council of Polish Legal Advisors-ekin (KIRP) batera.
Europako Batzordeak finantzatutako eta Europako Abokatuen Elkarteak gidatutako TRALIM Egitasmoaren helburua, Europako Zuzenbideko Inmigrazio eta Asilo gaietan gutxienez parte hartzaile diren 5 herrialdeetako 130 abokatu formatzea da, Europako Batasunera iristen diren persona migratzaileek egindako aholkularitza juridiko eskaerei erantzun ahal izateko eta egungo errefuxiatuen krisiari aurre egiteko.
2016ko urritik dago indarrean egitasmoa eta 2017ko apirila arte luzatuko da, lau mintegi eginez –horietariko hiru jada egin dira, 2016ko urrian eta 2017ko otsailean, Madrilen, Atenasen eta Dublinen-. Laugarren eta azken TRALIM mintegia Erroman (Italia) egingo da 2017ko apirilak 3 eta 4ean, Consiglio Nazionale Forenseren egoitzan (Palazzo Boncompagni Corcos, Via del Governo Vecchio n. 3, 00186 Roma).
Mintegia ingelesez garatuko da, aldibereko itzulpenik gabe, eta Europa mailako jurisprudentzia eta lege alorreko azken garapenen inguruko heziketa sakona eskainiko da (arauak, zuzendaritzak, xedapenak eta EBJA-ren jurisprudentziak) eta Europako Kontseiluaren markupean (xedapenak y EBJA-ren jurisprudentziak). Halaber, harreman sareak lantzeko eta beste herrialdeetako lankideekin elkarlanean ekimenak abiarazteko aukera eskaintzen du. Eskaintza hau ondoko ezaugarriak betetzen dituzten abokatuentzako da:
• Jardunean diren abokatuak.
• Ingeles altua dutela egiaztatu dezaketenak.
• Lehenagotik inmigrazio eta asilo gaiekiko interesa eta esperientzia izan dutenak.
• Europako Zuzenbideko inmigrazioa eta asiloa ezagutzea, inoiz jardun izana edo jasotako formazioari efektu biderkatzailea eman ahal izatea positiboki baloratuko da.
Deialdi honetan soilik 5 abokatu hautatuko dira Erroman 2017ko apirilaren 3 eta 4ean egingo den TRALIM mintegian parte hartzeko.
Hautagaiek beren datuak korreo elektronikoz bidali behar dituzte ondoko helbidera: internacional.ssü@abogacia.es. Helbide elektronikoko gaian apirileko Erromako mintegirako dela jakinarazi behar da. Hautatutako pertsonak soilik mintegietako batera joan ahalko dira.
Hautagaitzak ingelesez idatzitako curriculum vitae eta motibazio eskutitza batekin batera bidali behar dira. Halaber, hautagaitza bakoitzak bere elkargoaren izena eta elkargokide zenbakia, helbide elektronikoa, kontakturako teléfono zenbakia eta Nortasun Agiri Nazionaleko zenbakia jakinarazi behar ditu. Curriculum Vitae-a eta motibazio eskutitza ingelesez idazten ez dutenak hautaketa prozesutik kanpo geratuko dira.
• Hautagaitzak jasotzeko epea: Erroman apirilean egingo den mintegian parte hartzeko, 2017ko otsailak 27 baino lehen bidali behar dira hautagaitzak
• Izen-emateko kuota: Erromako Tralim mintegian parte hartzeko izen-ematean 220,00 euro ordaindu behar dira eta hautatze prozesuan hautatua izandakoan ordaindu behar da.
• Bidai eta egonaldi gastuak: Erromako TRALIM mintegian parte hartzeko hautatuak izan diren bost abokatuek bidai eta egonaldi gastuak ordainduak izango dituzte.
Hautatutako abokatuen izen-abizenak 2017ko martxoak 7 baino lehen jakinaraziko dira. Interesatuetako bakoitzari korreo elektronikoz egingo zaio jakinarazpena, hautatuak izan ez direnei barne.
2017ko apirilak 3 eta 4ean Erroman egingo den mintegiko programa eta TRALIM egitasmoari buruzko informazio liburuxka atxikituta daude. Informazi gehiago behar izanez gero, jo ondoko helbidera: http://europeanlawyersfoundation.eu/projects/eu-proiects/currentproiects/tralim/