Gipuzkoako Udaletako GAINBALIOARI buruzko arauaren zati bat baliogabetu egin du AUZITEGI KONSTITUZIONALAK
Fecha: 2017-02-20
(iturria: AK)
Auzitegi Konstituzionaleko batzarrak, 2017ko otsailaren 16ko erabakian, aho batez balioetsi du Donostiako Administrazio-auzitegiko 3. Zenbakidun epaitegiak, Gipuzkoako Lurralde Historikoan Hiriko Izaera duten Terrenoen Gain Balioaren Zergaren
(1012-2015 konstituzio-kontrakotasun auzia) hainbat artikuluri dagokionez (1, 4 eta 7.4) ezarritako auzia.
Hiri izaera duten terrenoen gai balioaren gaineko zerga jartzen du auzitara eman den arauak. Zerga hori hondasuna saltzerakoan aplikatzen da eta modu objetiboan, bere balio katastrala eta titularra bere jabe izan den urteetakoa kontuan hartuz, kalkulatzen da (gutxienez urtebete eta gehienez 20 urte).
Auzitegiaren arabera, aipatu zerga gaitasun ekonomikoaren printzipioaren aurkakoa da –E.K. 31.1 art. jasoa-. Erabakiaren egilea Auzitegiko lehendakariorde Adela Asua izan da.
Gaitasun ekonomikoaren printzipioari buruzko doktrina
E.K. 31.1 artikuluen printzipioen harira Auzitegi Konstituzionalak emandako doktrina gogorarazten du erabakiak eta errepikatzen duenez, “legegileak inongo kasutan ezingo du ordainik ezarri aberastasun erreal edo potentzial baten adierazle ez diren gertaerak aintzat hartuz”. Alegia, ezingo du zergarik sortu “zergak zergapetutako gaitasun ekonomikoa, jada ez potenziala, baizik eta birtuala, fikziozkoa edo hutsala denean”. Halaber, nabarmentzen duenez, gaitasun ekonomikoaren printzipioa ez da soilik zerga sisteman bere osotasunean predikatzen, zerga konkretu bakoitzean presente egon behar du. Auzitegiak esana duenez, “gure sisteman ez dute lekurik gaitasun ekonomikoaren iturbururen batean egokitzen ez diren zergek”.
Balorea gehitzeko fikzioa
Auzitan jarritako aginduak aztertu ditu erabakiak eta ondorioztatu duenez, balorea gehitzeko fikzioa ezarri du eta, gainera, partikularrari aurkako edozein froga galerazten dio.
Eskualdatzeko momentuan lurraren balio katastralaren arauan aurreikusitako koefizienteak aplikatuz zehazten delako lurraren balioaren igoera da hori horrela. Ondorioz, denbora jakin batean terreno baten titular izateak, modu automatikoan, bere balioa igo egiten du.
Zerga kalkulatzeko arauan aurreikusitako formulak terrenoen balioa igo ez denean edo gutxitu egin denean –krisiaren ondorioz sarri gertatzen da- ere zerga ordaintzea eragiten du. Erabakiaren arabera, ondorio honek “ez du inongo arrazoizko justifikaziorik, denbora pasa izanaren ondorioz balioa gehitu zaienei dagokien zergaren pisu bera ezartzen zaiolako zergaren subjetu pasiboei, bizitasunik gabeko gaitasun ekonomikoak zergapean jartzen ari direlarik, Konstituzioak 31.1 artikuluan bermatzen duen gaitasun ekonomikoarekin kontraesanean egonez”.
Legegileak legea aldatu behar du
Auzitan jarritako arauak partzialki kontituzioaren kontrako eta baliogabe jo ditu Auzitegiak; hau da, “soilik zergapean bizitasunik gabeko egoera ekonomikoak jartzen direnean, zergadunei balioaren gehitzerik ez dela egon egiaztatzea galerariz”.
Ondorioz, legegileari dagokio, erabakia publiko egin ostean, zergaren lege erregimenean moldaketak edo aldaketak egitea, balioz handitu ez diren hiri izaerako terrenoak zergapean ez jartzea ahalbidetzeko.
Eta Tokiko Ogasun legea?
Konstituzionalaren erabakiak, berariaz, kanpo utzi du tokiko Ogasunak erregulatzeko Legea.