ICAGI

Ofiziozko Txandako jardunei BEZ-a ezartzearen aurka azaldu da Abokatutza

Fecha: 2017-02-23

(iturria: CGAE)

 
 #TurnoOficioSinIVA aldarrikapenak Abokatutza elkartu egin du eta Estatu mailako trending topic bilakatu da otsailaren 23an. Abokatutzaren Kontseilu Nagusiaren Twitter kontutik nahiz Abokatuen Elkargoen kontu ezberdinetatik eta abokatuenetatik ere, besteak beste, Doako Justizia ez dela merkantzia bat, eskubide bat baizik gogoratuz mezu ugari bidali dira.
Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiaren Batzorde Iraunkorrak, otsailaren 17an Bartzelonan egindako bilkuran, Zergen Zuzendaritza Nagusiaren interpretazio berria berehalakoan bertan behera uztea eskatu zuen, Ofiziozko Txandako abokatuei eta herritarrei kalteak eragitea ekiditeko.
Abokatutzaren txosten juridikoa: bere izaeragatik, Doako Justizia zerbitzua eskaintzea ez dago BEZ-era lotuta

Legez besteko lau proposamen aurkeztu dira Ofiziozko Txanda BEZ-era lotuta egon ez dadin

Doako Justiziari BEZ-a ezartzearen aurka azaldu dira erkidego guztiak

 

Espainiako Abokatuen Elkargo eta Kontseilu guztiek Ogasun ministroari atzera egiteko eta Zergen Zuzendaritza Nagusiaren interpretaziorako irizpide berria bertan behera uzteko eskatu diote eskutitza bitartez.
Kataluniako Abokatutzak laguntza juridikoari BEZ-aren aplikazioa berehalakoan bertan behera uzteko eskatu du. Gauza bera eskatu du Bartzelonako Abokatutzaren Elkargoak (ICAB). Azaldu duenez, “ofiziozko txanda ez da merkatu bat eta eskubideak eta askatasunak ez dira merkantzia”.
Kantabriako Abokatuen Elkargoak  urtarrilaren 25ean Zergen Zuzendaritza Nagusiak publiko egindako kontsulta loteslea ”berehalakoan” bertan behera uzteko eskatu du. Bertako dekano Andres de Diegoren iritzian, doako justiziari BEZ-a ezartzeak zerbitzu hau “arriskuan jartzen du”.
Valladolideko Abokatutzak ere bat egin du aldarrikapenarekin eta Abokatutzak ez dituela sekula herritarrak babesik gabe utziko esan du.
Kordobako Abokatuen Elkargoko Gobernuko ordezkariak, helburu berarekin, prentsaurrekoa ematekoak ziren.
Ciudad Realgo Abokatuen Elkargoak idatzi baten bitartez esan duenez, Konstituzioaren arabera errekurtsorik ez duten herritarrei etengabeko Doako Laguntza Juridikoa eskaintzeko betebeharra du Abokatutzak.

Jaengo Abokatuen Elkargoak Doako Justiziari egindako eraso berri eta beharrik gabekoa dela esan du ondokoa. 
Sabadelgo Elkargoak bide beretik jo du eta alderdi politikoei laguntza eskatu die.
Salamankako Elkargoaren iritzian ere Doako Justiziaren “izaera” zalantzan jartzen da erabaki honekin.
Huelvako Elkargoak ere bide beretik prentsaurrekoa eskaini du.
Cartagenako Elkargoak, berriz, mobilizazioak iragarri ditu eta Europako Auzitegiaren erabakia ekarri duen Belgikako sistemak Espaniakorekin zerikusirik ez duela esan du.
Murtziako dekanuan ere ez du mobilizazioak egiteko aukera baztertu.
Lorcako Abokatuen Elkargoko dekano Angel Garciak gogorarazi duenez, doako zerbitzu hau duela 150 urtetatik dago indarrean, zergapean egon gabe.
Malagako abokatuek Doako Justizia pribatitzatzeko pauso berria dela esan dute eta neurri honen aurkako beraien iritzia publiko egin dute..
Guadalajararako Abokatuen Elkargoko dekano Emilio Vega Ruizen iritzian, “justiziarako sarbide unibertsala Zuzenbidezko Estatuaren oinarrizko zutabea da eta beti babestua izan behar da”.
Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko dekano Lourdes Maizteguik eta dekanorde Gerardo Lopezek prentsaurrekoa eskaini dute eta Elkargoko Twitter kontutik Doako Justizia eskubide bat dela eta ez merkantzia bat aldarrikatu dute.
Soriako Elkargoak beharrezko aldaketak egiteko deia egin du zerbitzu hau “orain artean bezala eraginkortasunez eta efizientziaz eskaini ahal izateaz gain, modu eredugarrian eta errespontsabilitatez beren zerbtzuak eskaintzen dituztenek merezi duten duintasunez eskaini ahal izateko”. 
Avilako Abokatuen Elkargoak  erabaki honek “zerbitzuaren eta beren zerbitzuak eskaintzen dituztenen burokratizazioa eragiteaz gain, administrazioen kutxarako urteko 50 milioi euroko aparteko zordunketa izango da”.
Tarragonako Abokatuen Elkargoak eta  Reuseko Elkargoak “zerbitzu hau beti babestu dugun eskubide bat da, publikoa da eta errekurtsorik ez dutenek probetxua ateratzen dioten funtzio sozial  bat da”.
Badajozeko Elkargoak ere BEZ-aren ezartzea “berehalakoan bertan behera uzteko” eskatu du.
Iruñeako Abokatuen Elkargoko dekano Santiago Gonzalez Reciok nabarmendu duenez, “kontratazioari eta ordainketari dagokionez, ondokoa ez da zerbitzu libre bat, zerbitzu social eta publiko bat baizik”.
Segoviako Abokatuen Elkargoak nabarmendu duenez, erabaki honek “Europan bakarra eta eredugarrizkoa den antolakuntza egitura arriskuan jartzen du”.
Gijoneko Elkargoko dekano Sergio Herrero Alvarez La Voz de Avilés egunkarian argitaratutako iritzi artikulu batean zerbitzuaren eta bertan lan egiten dutenen burokratizazioa eragingo du neurri honek.
Ceutako Abokatuen Elkargoak salatu duenez, ondokoa “Ofiziozko Txandaren eta Doako Justiziaren aurkako beharrik gabeko eraso berri bat da”.
Valentziako Abokatutza ere neurri berri honen aurka azaldu da, erabat.
Leongo Elkargoak ere neurri hau bertan behera uzteko eskatu du, besteak beste, doako laguntza juridikoa eskaintzen duten abokatuak zergapean jarriko lituzkeelako. 
Vigoko Abokatuen Elkargoak nabarmendu duenez, Zuzenbidezko Estatuaren oinarrizko zutabea da Doako Justzia.

BEZ-ARIK GABEKO DOAKO JUSTIZIA