ICAGI

LIBURUTEGI BIRTUALA. (ICAGI-TIRANT LO BLANCH)

Fecha: 2017-03-03

(iturria: ICAGI)

 

Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak Tirant lo Blanch argitaletxearekin egindako hitzarmenari esker, liburuak mailegatzeko Interneteko liburutegia (LIBURUTEGI BIRTUALA) erabiltzeko aukera dute elkargokide guztiek, Interneteko konexioa dagoen edozein gunetan Elkargoaren www.icagi.net webguneko eremu pribatura sartuta.

 

Hasteko, ondokoak nabarmenduko ditugu:

  • Tiranteko Liburutegi osoa eta eguneratzeak daude erabilgarri. Guztira, 3.000 liburu baino gehiago daude erabiltzaileen esku.
  • Elkargoko webguneko eremu pribatuan sartu eta LIBURUTEGIA – LIBURUTEGI BIRTUALA sakatu behar da.
  • Elkargokideek beraien bulegoetan, eta bost egunetarako, jaso ahalko dituzte mailegatutako liburuak, inora joan beharrik gabe. Elkargokide bakoitzak, gehienez, urtean 15 mailegu jaso ahalko ditu.
  • Liburuak irakurtzeko, kopiatzeko, itsasteko, idazteko, azpimarratzeko, inprimatzeko… aukera dago.