ICAGI

Abokatutzaren Plangintza Estrategikoa: 23 helburu eta 163 neurri aurreikusi dira 2017-2020rako

Fecha: 2017-03-07

(iturria: CGAE)

Justizia eraginkorrago, modernoago eta biziago baten alde lan egiteko bost ardatz estrategiko: prestatutakoa eta sinesgarria izango den abokatutza, Justiziaren izaera publikoaren berme eta babesle izango den abokatutza, herritarren eskubideekiko konpromisoa izango duen abokatutza, berritzailea eta teknologikoki aurreratua eta ikuspegi osoa izango duen Europako abokatutza.

Espainiako Abokatutzako Kontseilu Nagusiko lehendakari Victoria Ortegak, besteak beste, ondoko helburuak gauzatzea helburu duen Plangintza Estrategikoa aurkeztu du: jarduera profesionala erregulatzea, deontologia, Justiziaren zerbitzu publikoa, lanbidearen nazioartekotzea, teknologia alorreko erronkak eta Justiziarako sarbide unibertsala

Plangintza Estrategikoa 2017-2020 epealdirako Abokatutzaren bide-orria da eta, bost ardatz estrategikorekin, lanbidearen jardute egokia, herritarren oinarrizko eskubideak eta Justizia eraginkorrago, bizkorrago eta modernoago baten alde lan egiteko betebehar deontologikoak betetzea bermatu nahi da.

ABOKATUTZAREN PLANGINTZA ESTRATEGIKOA IRAKURRI

Abokatutzako lehendakariak ezarri dituen helburuak 163 neurriren bitartez gauzatzen dira. Horien artean, ondokoak nabarmenduko ditugu:

  • Justiziaren kalitatea sustatzea Abokatutzaren parte hartze aktiboaren bitartez. Zuzenbideko eragile guztien arteko Estatu mailako Justizia Hitzarmena lortu nahi da (INFORMAZIO GEHIAGO). Halaber, Justiziaren Kalitatearen Batzorde Nazionala eratu nahi da Justizia Administrazioaren praktika hoberenak ikuskatzeko eta sustatzeko. Antolamendu juridikoan eragina duen geroz eta konplexuagoa den jendarteari erantzuteko lanbideko espezialitateak ezarri eta aitortzea.

  • Profesional ezagunek, deontologian adituek eta alor ezberdinetako ordezkariek osatutako Deontologia alorreko Aholkularitza Kontseilua sortuz deontologiaren gaineko kontrola areagotzea.

  • Lanbiderako sarbidea hobetzea eta hasierako hezkuntza bikaintasunezkoa izatea. . Lanbidean jarduteko beharrezkoak diren gaitasun praktikoak egiaztatuz legezko zerbitzuen kalitatea indartzea helburu izango duten interes orokorreko hobekuntzak egiteko unea da.

  • Besteak beste, bitartekaritzaren eta arbitrajearen bidez, prozesu judizialarekiko apartekoa izango den gatazkak konponbidean jartzeko sistemaren bitartez badaezpadako abokatutza sustatzea akordioak alde guztiak uneoro abokatu baten bitartez aholkatuak eta babestuak egongo diren negoziazio pribatuen bitartez lortzeko.

  • Legezko araudiaren ezaugarriak eta defentsa abokatuaren berezitasunak kontuan izango dituen eta publizitateak lanbidearen duintasunari men egin beharko dion abokatuen publizitatea erregulatzeko sistema ezartzea. Kontsultatzeko eta aztertzeko, alor honetako gaiak estrajudizialki erabakitzeko gaitasuna izango duen organo independente bat eratuko da.

  • Zerbitzuaren kalitatean eta iraunkortasunean irabazteko, Doako Asistentzia Juridikoari dagokion arautegia hobetu egingo da. Araudi berriaren ondorio izan behar dira ordainketaren azkartasuna eta Estatu osoko baremoak berritzea.

  • Informazioko profesionalek errugabetasun-presuntzioa errespetatuz informazioa emateko bere betebeharra betetzeko, errugabetasun-presuntzioari buruzko lan-programa garatuko da komunikabideekin, prestakuntza-jarduerak sustatuz prentsa alorreko elkarteekin eta beste erakunde juridikoekin.

  • Kostuen kondenen irizpideak berrikusiko dira epemugaren printzipioaren ondorioz benetako babes judizialerako sarbidea ez mugatzeko. Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GKE) eta pymeei tasa judizialak kentzeko aktiboki aldarrikatuz jarraituko du, halaber, Abokatutzak.

  • Berritzailea eta teknologikoki aurreratua izango den abokatutza. Helburu berriei erantzuteko, profesionalen prestakuntza teknologiko hobea sustatzeko konpromisoa du Abokatutzak eta soluzio eraginkorrak eskaintzeko proposamenak egingo ditu. LexNET Justicia-ri dagokionez, erabiltzaileei Justizia Ministerioaren bitartekoak eskaintzen duen zerbitzuaren jarraipena egingo du Abokatutzak eta euskarri digital honetan hobekuntzak egiteko ekimenak aurkeztuko ditu.