ICAGI

LexNET-en egindako esku-hartzeari buruzko informazioa

Fecha: 2017-03-10

(iturria: Justizia Ministerioa)

LexNET sistema hobetzeko plana martxoaren 13an amaitu da eta, egun berean, teknologia alorreko bitarteko berria jarri da martxan.


LexNET sistema Hobekuntza Planak  Datu Baseekin, Zerbitzariekin, Komunikazioekin, Sinadura Elektronikoarekin eta aplikazioaren garapenean egin beharreko onurekin lotura duten 24 neurri ditu. 2016 urtean Hobekuntza Planeko 23 neurri egin dira eta, orain, neurririk sakonenarekin amaituko da, hain zuzen ere, LexNET plataformako zerbitzariei, datu baseei eta sinadura elektronikoei eragiten dien azpiegitura teknologikoaren aldaketarekin.


Teknologia alorreko azpiegitura berria martxan jartzeak garrantzia handia du, errendimendu eta segurtasun gehiago eskaintzen duelako eta erabilgarritasuna hobetu egiten delako eta prozesatzeko gaitasuna handitu egiten delako. Horrenbestez amaitu da LexNET-eko Hobekuntza Plana, beraien eguneroko jardueran Justiziako Administrazioarekin informazioa trukatzen duten organo judizialei eta, oro har, profesional talde osoari zerbitzu hobea eta handiagoa eskaintzeko helburuarekin.


Hobekuntza hauek ezartzearen ondorioz, posible da aurreneko egun hauetan gorabehera zehatzen bat gertatzea zerbitzuak eskaintzerako orduan eta, hala gertatuz gero, ahalik eta denbora murritzenean egingo diren doitzeak egin beharko dira osagai teknikoetan.


http://lexnetjusticia.gob.es/ webgunea ere LexNET-eko erabiltzaile profesional eta kolektiboek erabiltzeko dago, bertatik LexNET bitartekoari buruzko edozein gertaeraren jakinarazpen, kontsulta edo eskaera egin daitekeelarik.