ICAGI

Bidaltzeko edukiera gaitasuna 15 MB-era igo du LexNET-ek

Fecha: 2017-03-06

(iturria: Justizia Ministerioa)

 
LexNET bidez egiten diren komunikazioek 15 MB arteko edukiera izan ahal dute martxoak 16 geroztik. Ordura arte,  mezuek 10 MB-eko edukiera izan zezaketen. Beraz, egun ordura arte baino %50eko gaitasun handiagoa du. 2016ko urtarrilak 1 arte, berriz, 6 MB arteko edukiera zuen eta, beraz, ordukoarekin parekatuta, %150 igo da bere gaitasuna.


Horrenbestez, prozedurako hainbat idatzi hasleren aurkezpen elektronikoak, informazio asko dutenak, egin ahal izateko Justiziako profesionalek egindako eskaerari men egin dio Justizia Ministerioak.


Aplikazioaren garapenean hobekuntzak sustatzeko helburuarekin azken urtean indarrean jarri diren datu baseekin, zerbitzariekin, komunikazioekin eta sinadura elektronikoarekin lotutako 24 neurri-sortei ondokoa gaineratu behar zaie eta, horrenbestez, LexNET-ek abiadura, errendimendu eta funtzio gehiago eta profesionalei begirako arreta hobea eskaintzea ahalbideratu da.

2017an, sistema hobetzeko funtzionalitate berriak gehituko zaizkio, hala nola, e-mail bitartez jakinarazpen-oharrak jasotzeko aukera izatea, Doako Justiziaren sisteman txertatzea edo hainbat elkargotako kide diren abokatuentzako finkatutako postontzi berriak jartzea.

Pasa den urteko urtarrilaren 1ean Justizia Administrazioaren eta profesionalen arteko komunikazioetan bitarteko elektronikoak erabiltzeko derrigortasuna ezarri zenetik, 86,5 milioi komunikazio elektroniko egin dira. Justizia Ministerioaren pean diren 1000 epaitegietan, berriz,  bost milioi sinadura elektroniko inguru egin dira.