Estatuko Fiskal Nagusiak gutxitasunak dituzten adin txikikoen irudiak ikusentzunezkoetan erabiltzeari buruzko instrukzioak argitaratu ditu
Fecha: 2017-03-27
(iturria: www.fiscal.es)
Estatuko Fiskal Nagusi Jose Manuel Mazak ikusentzunezko bitartekoen aurrean gutxitasunak dituzten adin txikikoen ohorea, intimitatea eta irudia zaintzeko eskubideak babesteko 1/2017 instrukzioa sinatu du.
CERMIko kideekin izandako bilkuraren amaieran egin da sinatzea eta, Mazak azaldu duenez, Diputatuen Kongresuaren aurrean gutxitasunak dituzten pertsonen eskubideak babesteko eta zaintzeko hartutako konpromisoetako bat bete da Instrukzioarekin.
Fiskal Nagusiak adierazi duenez, Instrukzio honen bitartez hiritarren eskubide juridikoa bermatzen da, antzeko gertaeren aurrean erantzun bateratua eman ahal dutelako.
CERMIko lehendakari Luis Cayok esan duenez, berriz, beren eskubideak bermatzeko egunero borrokan diren gutxitasunak dituzten pertsonentzako Ministerio Fiskala da instituzio publiko guztien artean gertukoena..
Komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan Jose Manuel Mazak esplikatu duenez, “gutxitasunen bat duen adin txikikoren baten ohorea eta, batik bat, irudirako eskubidea, komunikabideren batek errespetatu ez duenean, erantzuna ematea du” helburu Instrukzioak.
Fiskal Nagusiak gaineratu duenez, Espainiak sinatutako Nazioarteko Hitzarmenetan gutxitasunak dituzten adin txikikoei errespetuzko tratua ematea eta beren identifikazioa babestea exijitzen da. Bere iritzian, idatzizko prentsak eta telebistetan izan daitezke urratuak adin txikikoen eskubideak.