ICAGI

Gainbalioen zerga Konstituzio Auzitegiak esandakora doitu du Gipuzkoak

Fecha: 2017-04-03

(iturria: berri juridikoak)

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Martxoaren 28ko 2/2017 Foru Dekretu Arauraren bidez, hiri-izaerako lursailen balioa handitzeari buruzko Zerga otsailaren 16ko Auzitegi Gorenaren 26/2017 erabakira  egokitzea erabaki du. Aipatu erabakiak konstituzioaren aurkako eta baliogabe jo zituen uztailaren 5eko, 16/1985 Foru-Arauko 4.1, 4.2. a) eta 7.4 artikuluak, zergak erregulatzen zituzten aipatu artikuluek zergak ordaintzera bultzatzen zituztelako balio handitzerik izan ez zuten egoerak.

Gaitasun ekonomikoaren printzipioa eta balioa ez gehitzearen usteak

Auzitegiaren epaiak zehaztu zuenez, balio handitzerik izan ez zuten nahiz balioa galdu zuten hiri-izaerako lursailen 16/1989 Foru-Arauaren trataerak ez zuen arrazoizko justifikaziorik, zergaren subjektu pasiboei eta denbora pasatzearen ondorioz balorea gehitu duten egoerei karga bera jasanarazten zielako, ondorioz, ekonomikoki bizitasunik gabeko egoerak ere zergak ordaintzera bultzatzen ari zirelarik, Konstituzioaren 31.1 artikuluak bermatzen duen gaitasun ekonomikoaren printzipioarekiko kontraesanean. Horrenbestez, epaitutako aginduak konstituzioaren aurkako jo beharko ziren, baina soilik, balorez ez handitzeagatik bizitasun ekonomikorik gabeko egoerak.

Presazko irtenbide juridikoa

Epaiaren ondorioei presazko arau erantzuna eman die Foru-Dekretuak, erakunde publikoen hirigintzako ekintzen ondorioz sortutako gainbalioei esker lortutako gaitasun ekonomikoak objetiboki kuantifikatzeko sistema erabakitzeko aurrerago araubide sosegatuagoa ezartzeko aukerari kalterik egin gabe. 

Horretarako, erregulazio bat onartu du eta, beraren bitartez, ez dira zergapetuko balioz handitu ez diren edo txikitu diren lursailak. Horrenbestez, jardun hauek zergatik kanpo utziaz, kasu hauetan ez da zerga-oinarria kalkulatu beharko. Beraz, uztailaren 5eko, 16/1989 Foru Arauko  4.1 , 4.2.a) eta 7.4 artikuluak lursailen balioa handitu egin den, eta, beraz, bere edukia konstituziozkoa den kasuetan soilik aplikatu  ahalko dira, horrenbestez epaia beteaz.

Transmisio eta jabetze baloreen arteko ezberdintasuna

Sistema objetiboa eta udaletxeentzako erabilerraza erabiltzen du arauak balorea handitu den ala ez jakiteko, transmisio eta jabetze baloreen ezberdintasuna kontuan hartuz. Modu honetara, balioa handitu den ala ez zehatz jakin daiteke. Eta aipatu baloreek lursailei dagokien balorea ez banakatzea posible denez, aipatu balorea ezberdintzeko arau bat ezartzea beharrezkoa da, lursailaren balore proportzionalaren zatia katastroaren baloreari aplikatuz. Gainerakoetan ez da zerga-oinarriaren kalkulua aldatzen, Auzitegiak lurraren balorea handitu den kasuetan onartzen duelako.

 

Betebehar formalak

Lursailen balioa handitu ez den kasuetan, uztailaren 5eko 16/1989 Foru Arauaren 7. Artikuluan erregulatutako adierazpena aurkezteko betebeharra mantendu egingo da.

Indarrean sartu eta aldi baterako erregimena: berraztertzeko errekurtsoen zain

Foru arau dekretua 2017ko martxoaren 31n sartu zen indarrean, hain justu, Gipuzkoako Agerkari Ofizialean argitaratu zen egunean, eta martxoaren 25etik, alegia, Estatuko Agerkari Ofizialean Auzitegi Konstituzionalaren 26/2017 epaia argitaratu zenetik eragiten du.

Arauak aplikagarria den aldi baterako erregimena erregulatzen du. Irmo diren 2017ko martxoak 25 aurretiko hiri izaeradun lursailen balioa handitzeari buruzko zergen likidazioen sortzapenei dagokionez,  Foru Araua ez zaie aplikatuko. Aipatu datatik aurrera egindako baina data hori baino atzeragoko sortzapenei, ordea, aplikatu ahalko zaie, beti ere sortzapen horiei dagozkien likidazioak agindu eta irmo ez badira.

2017ko martxoaren 25ean erabakia noiz hartuko zain diren berraztertzeko errekurtsoak Foru Arauko artikulu  bakarrean jasotakoa kontuan hartuz erabakiko dira. Ekonomia eta Administrazio Foru Auzitegiak eta Ekonomia eta Administrazio Udal Auzitegiek udaletxeen esku utziko dituzte 2017ko martxoak 25 baino lehenagoko sortzapenak, Foru arau dekretuan zehaztutakoa kontuan hartuz likidazio berriak  egin ditzaten.