ICAGI

Doako Justiziaren aldeko Eguna Gipuzkoan

Fecha: 2017-07-07

(iturria: Icagi)


Uztailaren 12an, asteazkena, estatu osoan ospatuko da, zazpigarren urtez jarraian, Doako Justiziaren eta Ofiziozko Txandaren aldeko Eguna. Elkargoaren izenean, egun horren harira eta baita uztailaren 14ean egingo ditugun ekitaldietan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu
 
Doako justiziaren aldeko banderen jartzea Abokatuen Elkargoaren fatxadan
Asteazkenean, egun hori oroitzeko bandera urdinak ipiniko ditugu gure egoitzaren fatxadan.
 
Oroitzapenezko diplomen banaketa Egun horretan, ere, uztailak 14, eguerdiko 13:00etan izango da ekitaldi nagusia, Elkargoko Ekitaldi Aretoan. Bertan, doako justizian eta ofiziozko txandan egindako lan eredugarriagatik oroitzapenezko diploma bana jasoko dute urte honetan izendutako pertsonak direnei: 

Javier Agote Astudillo Jn. 

Carmen Torres Areta And. 

Amaia Ripalda Garbayo And. 

José Luis Vicente Baz Jn. 

Oscar Melchor Rodríguez Valverde Jn.

Parte hartu nahi duzu? Gure Elkargoa Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak sus-tatutako kanpainako partaide da, eta, kanpaina horren baitan, zuen eskura jarri ditugu zenbait material grafiko, egun hori babesteko eta gizarteari ikustarazteko balio dutenak. Anima zaitez, eta jaso materiala Elkargoan. Aste osoan izango duzu eskuragarri.

 

Zirkularra (pdf)