"Fiskalitatea berritzeko ideiak" saria.
Fecha: 2017-09-19
(iturria: Ogasun eta Finantza departamentua)
Epe muga : 2017-10-27

Atzo Ogasun eta Finantza departamentuak "Fiskalitatea berritzeko ideiak" saria GAOn argitaratu zuen. Gipuzkoako herritarrengana irekia den prozesua da eta baldintza bakarra da Gipuzkoan helbideratuta egotea
Asmoa da ideia berritzaile horien bidez zerga obligazioak borondatez betetzeko laguntza-zerbitzu berriak eskeintzea eta zerga iruzurraren aurkako tresna berriak sortzea; bide batez, Foru Ogasunak erakarri nahi ditu departamentua ezagutzen duten eta gai hori haien proiektu profesionaletarako aukera baliagarritzat hartuko duten pertsona berritzaileak.
Ekimen interesgarria delakoan zuen laguntza eskatzen dizuegu lehiaketa zuen kideen artean hedatzearren
Informazioa eskuratzeko sarbideak:
· Euskaraz: www.gipuzkoa.eus/ogasuna/lehiaketa
· Gaztelaniaz: www.gipuzkoa.eus/ogasuna/concurso
Eskerrik asko zuen laguntzarengatik
|
|