ICAGI

Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuak hemendik aurrera @icagi.eus amaiera duten e-mailei alta emateko aukera eskainiko du.

Fecha: 2017-11-07

(iturria: icagi)

Elkargokide estimatuak:

Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuak hemendik aurrera @icagi.eus amaiera duten e-mailei alta emateko aukera eskainiko du.

@icagi.net posta-helbidea dutenek @icagi.eus helbideetara aldatu nahi badute, 2017-11-23a arte eskatu ahal izango dute ondorengo inprimakiaren bitartez.

https://www.icagi.net/eu/privada/login/cambiar-email.php

e-mail berria sortu ondoren, 2017-11-24ean ezabatu egingo da aurrekoa, eta beraz, lehengo helbidean dituzten posta-mezuak gorde nahi badituzte, inprimaki horretan bertan horretarako sortutako jarraibideak bete beharko dituzte.

Aurreko kontua ezabatu ondoren birbideratze bat egingo da, posta-helbide zaharreko mezuak berrira iritsi daitezen (baina posta-mezuak berritik bakarrik bidali ahal izango dira).

Agur bero bat

Idazkaritza