PREMIO DECANO DOMINGO ARIZMENDI
Fecha: 2018-03-28
(iturria: ICAGI)
Donostian, 2018ko otsailaren 27an
Lankide estimatua:
Elkargoak, iaz, “Domingo Arizmendi Dekanoa Etika Juridikoaren Saria” sortu zuen, eta aurten, hori abian jartzeko unea iritsi zaigu. Sari hori Gipuzkoako probintzian bizilekua duten edo Gipuzkoako probintziarekin lotura berezi bat duten legelariei zuzendua dago.
Joan den otsailaren 7an egindako Gobernu Batzarrak “Domingo Arizmendi Dekanoa Etika Juridikoaren Saria” lehiaketaren deialdia egitea erabaki zuen, eta horren helburua Zuzenbidearen jardunean kaudimen etikoaren eta deontologikoaren balioak sustatzea da, horiekin konpromisoa aktiboa izateagatik nabarmendu direnei aitorpen hori eskainiz, halakoen ahaleginari esker, lanbide juridikoen jardunari naturaltasunez lotutako balio gisa ikusi baititzake Gizarteak balio horiek.
Deialdiaren Oinarriak jasotzen dituen Gobernu Batzarraren Erabakia doa honekin batera.
Sariaren helburua ezagutaraztea eta hori sortu eta antolatzeko arrazoiarekin konplitzea dagokigu guri.
Besarkada handi bat,
Dekano and.,
Lurdes Maiztegui González
DOMINGO ARIZMENDI DEKANOA ETIKA JURIDIKOAREN I SARIA. ZIURTAGIRIA ETA OINARRIAK