EUSKADIKO AUTONOMIA ERKIDEGOAREN JUSTIZIA ADMINISTRAZIOKO KOMUNIKAZIO TELEMATIKOEN GAINEKO INSTRUKZIOA
Fecha: 2018-03-13
(iturria: ICAGI)
EUSKADIKO AUTONOMIA ERKIDEGOAREN JUSTIZIA ADMINISTRAZIOKO KOMUNIKAZIO TELEMATIKOEN GAINEKO INSTRUKZIOA
Atzoko egunez, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Komunikazio Telematikoei buruzko 2018ko martxoaren 12ko Jarraibidea argitaratu eta indarrean jarri zuen, eta hain zuzen ere, honekin batera doa eranskin gisa. Komeni da gogoraraztea abokatutzarako Justizia Sipen oraingoz ez dagoela aktibo idatzien modulua eta, otsailaren 27az geroztik, Barruti Judizial guztietan eta Autonomia Erkidegoko Jurisdikzio guztietan prokuradoreek aurkeztutako izapide-idatziak Justiziasip sistemaren bitartez egin behar direla nahitaez, eta horrenbestez, Abokatuek beren idatziak sinadura elektronikoaren bidez baliozkotuak bidali beharko dizkiete prokuradoreei, Justizia Administrazioan informazio- eta komunikazio-teknologien erabilera arautzen duen uztailaren 5eko 18/2011 Legearen 6.3, 14.1 eta 2 artikuluek ezartzen dutenarekin bat etorriz.