ICAGI

Doako Justiziaren eta Ofizioz-ko Txandaren aldeko Eguna

Fecha: 2018-07-12

(iturria: Icagi)

BATZORDEA INFORMATZEN DU

Uztailaren 12an, osteguna, estatu osoan ospatuko da, zortzigarren urtez jarraian, Doako Justiziaren eta Ofizioz-ko Txandaren aldeko Eguna. Elkargoaren izenean, uztai­laren 11n, ostirala, egun horren harira egingo ditugun ekitaldietan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu

Doako justiziaren aldeko banderak Abokatuen Elkargoaren fatxadan Ostegunean

Egun hori oroitzeko bandera urdinak ipiniko ditugu gure egoitzaren fatxadan.

Doako Justiziaren eta Ofiziozko Txandaren alde­ko Eguneko ONCEko kupoiak

Uztailaren 12an, osetguna, ONCEko kupoiaren gaia eta irudia Doako Justiziaren Egunarekin lotuta egongo dira. Elkargoak txartelen bat erosiko du, sinbolikoki, baina elkargokide guztiak animatu nahi ditugu kupoiak eros­tera, kanpainari laguntzeko modu bat baita.

Oroitzapenezko diplomen banaketa

Eguerdiko 12:00ean izango da ekitaldi nagusia, Elkar­goko Ekitaldi Aretoan. Bertan, doako justizian eta ofizio­zko txandan egindako lan eredugarriagatik oroitzape­nezko diploma bana jasoko dute gizon-emakume hauek:

Abokatua, Leticia Eizaguirre Altuna, and.

Abokatua, Miguel Aragón Castiella, jn.

Abokatua, Moritz López Albizu, jn.

Abokatua, Amaya Zabala Lecároz, and.

Fiskala, Juan Colina Lorda, jn.

Parte hartu nahi duzu?

Gure Elkargoa Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak sus­tatutako kanpainako partaide da, eta, kanpaina horren baitan, zuen eskura jarri ditugu zenbait material grafikoa, egun hori babesteko eta gizarteari ikustarazteko balio du­tenak. Anima zaitez, eta jaso materiala Elkargoan. Aste osoan izango duzu eskuragarri.

Agur bat

ZIRKULARRA (pdf)