ICAGI

ERAKUSKETA: "ESKUBIDEETAN BERDINAK. BERDINTASUNAREN ALDEKO ABOKATUTZA"

Fecha: 2018-09-17

(iturria: ICAGI)

INAUGURAZIOA: IRAILAK 17 19:00 ETAN

16-2018 Zirkularra

                                                                                       

Donostian, 2018ko Irailaren 11ean.

Lankide estimatua:

Datorren irailaren 17an "Eskubideetan Berdinak. Berdintasunaren aldeko Abokatutza" izeneko erakusketa inauguratuko dugu 19:00etan, Urumea Pasealekuan, Santa Katalina zubitik duen sarreratik sartuta, eta irailaren 30 arte ikusgai egongo da bertan, Espainiako geografian barrena egingo duen ibilaldiari ekin aurretik, eta beraz, ekitaldi horretan parte hartzera eta ikustera gonbidatzen zaitugu.

Erakusketa hori osatzen duten 30 argazkiak berdintasunaren aldeko manifestu bat eta berdintasun-ezaren salaketa bat dira aldi berean, eta horiekin batera doan testu labur batean egileek argazkiaren bidez zer adierazi nahi duten azaltzen dute. Gizonezko 15 argazkilari ospetsuk eta emakumezko beste 15 argazkilari ospetsuk utzi dizkigute argazkiak: Carlos de Andrés, Colita, Manu Bravo, Sofía Muro, Gervasio Sánchez, Isabel Muñoz, Pedro Armestre, Maysun, José Manuel Navia, Zoe López, Fidel Raso, Sandra Balsells, Fernando Moleres, Marisa Florez, Javier Bauluz, Tania Castro, Tino Soriano, Cristina García-Rodero, Ciuco Gutierrez, Estela de Castro, José Cendón, Laia Abril, Juan Cosío, Lorena Ros, José Mª Sánchez-Bustos, Ouka Leele, Olmo Calvo, Ana Palacios, Santiago Palacios eta Neus Sola.

Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiko Lehendakari Victoria Ortega andreak Inaugurazio Ekitaldi horretan parte hartzea aurreikusia dago.

Bertan pertsonalki zu agurtuko zaitudalakoan, jaso ezazu besarkada bat.

Dekanoa

Lurdes Maiztegui González

ZIRKULARRA (PDF)