JUSTIZIASIP: IZAPIDE- AGIRIAK AURKEZTEA
Fecha: 2018-10-03
(iturria: ICAGI)
En caso de actuar con Procurador/a se puede realizar a través del sistema Justiziasip (avisando a tu procurador/a) o continuar como hasta ahora firmando el escrito electrónicamente y enviándolo por email.
Lankide estimatua:
Irailaren 27ko zirkularrean aurreratu genizuen moduan, adierazi digute JUSTIZIASIP plataforma dagoeneko prest dagoela abokatuek beren izapide-agiriak aurkeztu ahal izan ditzaten.
Datorren urriaren 15etik aurrera, abokatuek aurkezten dituzten izapide-agiriak (prokuradorerik gabe aritzen direnean) Autonomia Erkidegoko Barruti Judizial guztietan eta Jurisdikzio guztietan, Justiziasip sistemaren bitartez bakar-bakarrik aurkeztu beharko dituzte.
Prokuradore batekin arituz gero, Justiziasip sistemaren bitartez egin ahal izango da hori (zure prokuradoreari horren berri emanez) edo orain arte bezala jokatzen jarraitu dezakezu, idatzi hori elektronikoki sinatuz eta emailez bidaliz.
Halaber, jakinarazten dizuegu ondorengo informazio-saioak izango ditugula Elkargoaren prestakuntza-aretoan:
Osteguna, 2018/10/4, 11:00etatik 12:00etara. (IZEN EMATEA)
Ostirala, 2018/10/5, 12:00etatik 13:00etara. (IZEN EMATEA)
Astelehena, 2018/10/8, 16:30etik 17:30era. (IZEN EMATEA)
Asteazkena, 2018/10/10, 16:30etik 17:30era (IZEN EMATEA)
Besarkada handi bat,
Idazkaritza
JUSTIZIASIP PLATAFORMAN IZAPIDE-AGIRIAK AURKEZTEA