Como consecuencia de la implantación de la Nueva Oficina Judicial (NOJ) se ha modificado la codificación de los Juzgados de Donostia
Fecha: 2018-12-05
(iturria: Eusko Jaurlaritza)
BULEGO JUDIZIAL BERRIAREN (BJB) EZARPENA DONOSTIAKO BARRUTI JUDIZIALEAN (2018/11/26TIK AURRERA) BJB Donostian ezartzearen ondorioz, barruti judizial horretako betearazpenak hurrengo zerbitzuetan zentralizatuko dira: 200504100 Betearazpen Zerbitzu Orokor Prozesala. Zibil-arloko, Lan-arloko eta Administrazioarekiko auzien arloko atalak. Donostia. 200504101 Betearazpen Zerbitzu Orokor Prozesala Zigor-arloa. Donostia. 2018/11/26aren aurretik irekitako exekuzioei dagokienez, Zerbitzu hauetara lekualdatu dira, eta aurretik epaitegi bakoitzean zuten zenbakia berriz kodetu da. Horrela, exekuzio zenbaki berdina dute, baina zenbakiari aurretik gehitu zaizkio organo motari eta jatorrizko organoari dagozkion zenbakiak. Organo motari dagozkion zenbakiak, hurrengoak dira:
• 16: Instrukzioko epaitegia • 15: Zigor-arloko epaitegia • 12: Zigor-arloko auzitegia • 22: Lehen Auzialdiko epaitegia • 28: Merkataritza-arloko epaitegia • 34: Administrazioarekiko auzien epaitegia • 44: Lan-arloko epaitegia • 98: Emakumearen Aurkako Indarkeriaren arloko epaitegia Adibidez, Donostiako Instrukzioko 3zkiko epaitegiaren 135/2018 exekutoria, BEZEren 1630135 exekutoria izatera pasako da. Prozesu horren ondorioz, BEZEra lekualdatu dira exekuzio guztiak, behin betiko artxibatzeak, eta exekuzio horietako irekitako piezak ezik. Exequatur prozedurak salbuespen dira eta bai lekualdatu dira. 2016ko urtarrilaren 1aren ostean artxibatutako behin betiko artxibatuta dauden exekutoriak ere lekualdatu dira.
2018ko abenduak 5 |