XII Congreso Nacional de la Abogacía 2019. Valladolid 8-11 mayo 2019
Fecha: 2019-03-04
(iturria: XII Congreso Nacional de la Abogacía 2019)
Lankide estimatua:
Dakizunez, maiatzaren 8tik 11ra Abokatuen XII. Kongresu Nazionala egingo dugu Valladoliden. Hain zuzen ere, horixe ¡zaten da lau urterik behin abokatuok dugun hitzordua gure jarduerari lotutako ¡deiak eta proposamenak, erronkak eta egonezinak eztabaidatzeko.
Aurtengoa kongresua desberdina ¡zango da: anizkuna gaiei eta ikuspegiei dagokienez, eta aberasgarria ahots eta esperientzia albait gehien bilduko dituelako. Baina, batez ere, praktíkoa ¡zango da, lanbidearen benetako beharrizanei lotuta. Horretarako, 120 panel eta tailer baino gehiago jasotzen dituen programa diseinatu dugu. Programa ¡kusteko, Kongresuko web orrira jo dezakezu, helbide honetan: https://www,congresoabogacia.es
Kongresua hainbat gai elkarbanatzeko espazioa ¡zatea nahi dugu: zuzenbidearen hainbat esparrutako ezagutzak eta talentua, ekintzailetza, teknologia eta pentsamendua. Batzarkide bakoitzak bere ibilbidea egin ahal ¡zango du, bere interesen eta beharrizanen neurrira, eta, aldi berean, hizlariekin eta bertaratuekin networking egin ahal ¡zango du. Kongresua arrakastatsua ¡zango da, neurri handian, ¡ankideon parte-hartzea aktiboa eta konprometitua bada. Hori déla eta, kongresu honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, etorkizuneko abokatutza guztion artean eraiki ahal izateko.
Goian aipatutako estekaren bidez, kongresuan ¡zena eman dezakezu, programa ¡kusi eta antolaketa-berrikuntza guztien berri izan. Web orria etengabe eguneratuko dugu.
Kongresu handi honetan zurekin batera parte hartu nahi dugu. Valladoliden elkar ikusiko dugu maiatzaren 8tik 11ra.
Besarkada bat,
Victoria Ortega Benito
Espainako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiko presidentea
Lurdes Maiztegui González
Gipuzkoako abokatuen elkargoko dekanoa
ZIRKULARRA