EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNERAKO ADIERAZPENA 2019ko martxoak 8
Fecha: 2019-03-08
(iturria: Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuko Genero eta Etxeko Indarkeria, eta Sexu erasoen Batzordea)
Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuko Genero eta Etxeko Indarkeria, eta Sexu erasoen Batzordeak, bat egiten du egun honen oroitzapena medio, benetako gizarte demokratiko bat lortzea posible izango delakoan guztiok bat eginik irmo jokatzen badugu gizon eta emakumeen arteko berdintasuna errealitate bihurtzeko giza eskubideak errespetatuz:
Gaur, oso une garrantzitsua bizi dugu gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko borrokan, eta gure babes osoa azaldu nahi dugu emakumeek istorian zehar jasan dituzten diskriminazio guztiak gainditzeko.
Nazioarteko legeriak sexu arrazoiengatik diskriminazioak debekatzen dituen arren, munduko hainbat lekutan emakumeak ez dute eskubide osorik hainbat arlo garrantzitsuetan; sexu nahiz ugalketa osasunean, lan baldintza eta ordain sarietan, edota genero indarkerian.
Gizarte garatuetan, gure herrialdean, gure inguruan, genero desberdintasun guztiak badirudi desagertu egin direla lortutako aurrerapenak direla eta, baina estatistikak beste errealitate bat erakusten dute eta oraindik ibilbide luzea daukagu aurretik familia ardura eta zaintzan, pentsio eta lanordainen tarte nabarmenean, lan munduko diskriminazioan, kristalezko tetxuan, jazarpenean, sexu indarkerian, genero indarkerian, genero estereotipotan, diskriminazio positibo politiketan, estatu itunetan eta genero ikuspegitik eginiko arauen aplikazioetan.
Lortutako helburuak ez dute aitzakia izan behar aurrera ez jarraitzeko gizon emakumeen arteko benetako berdintasuna lortu arte.
ICAGIko Gobernu Batzordetik, bere Genero eta Etxeko Indarkeria, eta Sexu erasoen Batzordeak, bat egiten du emakume guztien aldarrikapenarekin eta bere babesa adierazten die. Gure eguneroko konpromezua, gure lanbidean zentzu hontan lanean jarraitzea da, formakuntza espezializatua eta etengabea jorratuz, eta horrela gizaki guztiok izan dezagun bermatuta edozein sexu diskriminazioren aurrean, benetako defensa eta basesa.