ESPAINIAKO ABOKATUTZAREN XII. BILTZAR NAZIONALEAN PARTE HARTZEKO LAGUNTZA EKONOMIKOA.
Fecha: 2019-03-27
(iturria: ICAGI)
Lankide agurgarria:
Jakinarazten joan garen moduan, maiatzaren 8tik 11ra Espainiako Abokatutzaren XII. Biltzar Nazionala egitekoa da Valladoliden, eta honen bidez adierazi nahi dizut Elkargoak 5.600,-€ko kontu-sail ekonomiko bat xedatu duela diru-laguntza gisa erabiltzeko, elkargokide bakoitzeko 400,-€ko mugaraino, elkargokideak Biltzar horretara joan eta bertan hartu dezatela sustatu nahirik.
Eskaerak jasotzen diren hurrenkeraren arabera onartuko dira, eta aurtengo apirilaren 1eko 10:00etatik apirilaren 3ko 14:00etara aurkeztu ahal izango dira.
Eskaera horiek ondorengo esteka honetan sartuz egingo dira (Esteka 10etako apirilaren 1etik aurrera hasiko da funzionatzen):
BILTZARREAN IZENA EMATEKO ESKAERA
Lehenago jasotako eskaerarik ez da ontzat hartuko.
Onartutako eskaera horiekin loturik Biltzarrean nahi den modalitatean parte hartzeko eskaera Elkargoan bertan egingo da.
Agur bero bat,
Idazkaritza