ICAGI

BATZORDEA INFORMATZEN DU: Doako Justiziaren aldeko Eguna Gipuzkoan

Fecha: 2019-07-03

(iturria: ICAGI)

 

BATZORDEA INFORMATZEN DU (pdf)

 

Doako Justiziaren aldeko Eguna Gipuzkoan

Uztailaren 12an, osteguna, estatu osoan ospatuko da, zortzigarren urtez jarraian, Doako Justiziaren eta Ofiziozko Txandaren aldeko Eguna. Elkargoaren izenean, egun horren harira egingo ditugun ekitaldietan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu

Doako justiziaren aldeko banderak Abokatuen Elkargoaren fatxadan.

Uztailaren 12an, egun osoan zehar, gure fatxadan bandera urdinak egongo dira zintzilik, egun berezi hau ospatzeko.

Oroitzapenezko diplomen banaketa.

Ekitaldi nagusi gisa, eguerdiko 12:00etan, Elkargoaren Ekitaldi Aretoan, Oroimenezko Diploma bana emango zaie Doako Justizian eta Ofizioko Txandan eskainitako dedikazio bikainagatik aurten goraipatu beharreko pertsonei:

Justiziako Sailburuorde Miren Gallastegui Oyarzabal and.

Justiziako Zuzendari Loli de Juan de Miguel and.

Alejandro Palacio Ugarte abokatu jn.

Oscar Padura Unanue abokatu jn.

Ertzaintzak Genero Indarkeriaren Biktimei eskainitako sorospen, jarraipen eta laguntzagatik, Isabel Legarra eta Maite Salaberria, Ertzaintzako zuzendaritzak horretarako bereziki izendatuak.

Hil osteko goraipamena Auzitegiko mediku Luis Miguel Querejeta jaunari.

Parte hartu nahi duzu?

Gure Elkargoa Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak sustatutako kanpainako partaide da, eta, kanpaina horren baitan, zuen eskura jarri ditugu zenbait material grafiko, egun hori babesteko eta gizarteari ikustarazteko balio dutenak. Anima zaitez, eta jaso materiala Elkargoan. Aste osoan izango duzu eskuragarri.