ICAGI

JustiziaSip-en eguneratzeari buruzko jakinarazpena

Fecha: 2019-09-16

(iturria: JustiziaSip )

Egun on,

Bulego judizialetan erabiltzen diren aplikazioetan aldaketak egiten ari gara, seinalamenduen grabazio-sistema berrira egokitzeko (JustiziaIkusBi); aldaketa hauek Barruti Judizialetan gradualki ezarriko dira. Irailaren 16tik aurrera aplikazioaren proba piloto bat egingo da Getxoko Barruti Judizialean.

Sistema berri horren bitartez, JustiziaSip-etik ikusi ahal izango dira ordezkatu/defendatutako parte-hartzaileen auzien grabaketa prozesalak. Hortaz, data horretatik aurrera, amaitutako eta sinatutako Getxoko prozeduren grabaketak JustiziaSip-eko “Grabaketa prozesalak” eremuan egongo dira eta banagailuetan egoteari utziko diote. JustiziaIkusBI beste Barruti Judizialetan ezartzen goazen heinean jakinarazpenak bidaliko zaizkizue. 

 

Eguneratutako erabiltzailearen gidaliburuak hurrengo lekuetan argitaratuko dira:

  • JustiziaEus: Hasiera>Zuretzat: Profesionalak

  • Profesionalen estranetean: Liburutegia > Aplikazio informatikoak > JustiziaSip.


Arren, zuen Elkargoetako kideei aldaketa hauen berri ematea eskatzen dizuet, eta edozein zalantza izanez gero SAPera deitu dezakezuela gogorarazten dizuet: 945 563 727 telefono zenbakira deitu edo posta elektronikoa bidali sap@justizia.eus helbidera.

 

Agur bero bat

Ana I. López González

Responsable de JSIP