DEKANOAREN 10/2019 ZIRKULARRA: "Domingo Arizmendi Dekanoa Etika Juridikoaren II Saria" lehiaketaren deialdia
Fecha: 2019-09-18
(iturria: ICAGI)
ZIRKULARRA DEKANOA 10-2019
Donostian, 2019ko irailaren 18an
Lankide estimatua:
Elkargoak, 2017an, “Domingo Arizmendi Dekanoa Etika Juridikoaren Saria” sortu zuen, Gipuzkoako probintzian bizilekua duten edo Gipuzkoako probintziarekin lotura berezi bat duten legelariei zuzendua.
Joan den irailaren 11ean egindako Gobernu Batzarrak “Domingo Arizmendi Dekanoa Etika Juridikoaren II Saria” lehiaketaren deialdia egitea erabaki zuen, eta horren helburua Zuzenbidearen jardunean kaudimen etikoaren eta deontologikoaren balioak sustatzea da, horiekin konpromisoa aktiboa izateagatik nabarmendu direnei aitorpen hori eskainiz, halakoen ahaleginari esker, lanbide juridikoen jardunari naturaltasunez lotutako balio gisa ikusi baititzake Gizarteak balio horiek.
Deialdiaren Oinarriak jasotzen dituen Gobernu Batzarraren Erabakia doa honekin batera.
Sariaren helburua ezagutaraztea eta hori sortu eta antolatzeko arrazoiarekin konplitzea dagokigu guri.
Besarkada handi bat,
Dekanoa
Lurdes Maiztegui González