ICAGI

Actualización de datos de Administradores-Concursales

Fecha: 2019-10-18

(iturria: ICAGI)

 

 

Lankide estimatua:

Gutun honen bidez jakinarazten dizut Konkurtso Administratzaile izendatzeko prest dauden Abokatuen Zerrenda osatzearren Konkurtso Legeak bere 27. artikuluan eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuaren Araudiak eskatzen duten etengabeko heziketa-jarduerak egiaztatzeari begira, Gobernu Batzordeak, joan den irailaren 25ean egindako bileran, 2019ko azaroaren 15a arteko epea irekitzea erabaki duela Elkargoaren Erregistroan dauden datuen eguneraketa aurkezteko, baina horretarako, eguneraketa egiaztatzen duten agiriak erantsi beharko dira.

Eguneraketa hori azkeneko bost urteetan gai horretan lortutako heziketa-jardunaldi bereziak egin izana denean, kreditu horiek ziurtagiri, titulu edo antzeko agiriren baten bidez egiaztatu beharko dira.

Informazio osagarria ere eskaini ahal izango da, hala nola: konkurtso-administratzaile gisa edo delegatu laguntzaile gisa beste konkurtso batzuetan izandako esperientzia, eginkizun horri begira garrantzitsutzat jo daitekeen bestelako heziketa bereziren bat, baina halakoetan ez da beharrezkoa izango horiek agiri bidez egiaztatzea, betiere eguneraketa eskatzen duenaren erantzukizunpean.

Abenduan, eskumena duen Epaitegiaren Dekanotzan, Konkurtso Administratzaile izendatzeko prest dauden edo konkurtso-administrazioaren lana betetzeko prest daudela adierazi duten eta, edonola ere, arlo horretan aurrera jarraitzeko konpromisoa hartu duten Abokatuen Zerrenda aurkeztuko da.

Besterik gabe, jaso ezazu agur bero bat,

Sergio Guimerans Ausejo

Gerentea / Idazkari Teknikoa