ICAGI

DOMINGO ARIZMENDI DEKANOA ETIKA JURIDIKOAREN II. SARIA

Fecha: 2019-11-26

(iturria: ICAGI)

Donostian, 2019ko azaroaren 11n.

 

Lankide estimatua:

Gobernu Batzordeak, 2019ko azaroaren 6an egindako Bilkuran, aho batez erabaki zuen Etika Juridikoaren Domingo Arizmendi Dekanoa Sariaren II. Edizioa 29 urte hauetan ICAGIko Abokatu izan den CRUZ LOPEZ GASCON ("Kutxi") Legelarí andreari ematea, tratuan erakutsitako zintzotasunagatik, formetan agertutako maitasunagatik, laguntza eskuzabalagatik eta Zuzenbidearen kaudimen etiko eta deontologikoaren balioak ordezkatzen eta goratzen dituzten deontologia nahiz etikaren balioak zabaltzeagatik, izan ere Gizarteak balio horiek lanbide juridikoetako jardunarekin naturalki lotuak daudela ikusarazten lagundu baitu.

Sariaren banaketa-ekitaldia datorren azaroaren 26an egingo da 18:00etan, ICAGIren Ekitaldi Aretoan, eta bertan parte hartzera animatzen zaitugu.

Besarkada bat,

Dekanoa

Lurdes Maiztegui Gonzalez

 

INFORMAZIOA: ekitaldi berean, Maria Lacunza Nafarroako eta Gipuzkoako lehen abokatuaren "Argian une bat" biografia liburua aurkeztuko da.

zirkularra (pdf)