ICAGI

Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna

Fecha: 2019-11-22

(iturria: Genero Indarkeriaren eta Sexu Erasoen Txanda )

           Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean ez dago soberan gogoraraztea iraupen-lasterketa baten aurrean gaudela, ez duela atzera pausorik onartzen, eta jakina, gauzak hobetzen eta zuzentzen jarraitu behar dugula beti, aurrera eginez, eta are gehiago, garai nahasi hauetan, indarkeriaren errealitatea bera zalantzan jarria dagoelako; izan ere, indarkeria hori, abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoak definitzen duen moduan, «emakumeen aurka, emakume izateagatik gauzatzen den indarkeria da, erasotzaileek uste dutelako emakumeek ez dituztela askatasun, errespetu eta erabakitzeko gaitasunari buruzko gutxieneko eskubideak».

            Horregatik, argi dugu, lankideok, borroka hau luzea izango dela, baina baita irabazi egingo dugula ere, gero eta gizon gehiago daudelako borroka horretan emakumeen ondoan, eta oso ondo dagoelako gogoraraztea zein ibilbide luzea egin dugun, gure amonak eta amak botoiak josten aritzen ziren garaietatik hona.

            Baina egun honetan ezin ditugu ahaztu erasotzaileen eskuetan hil diren emakume horiek guztiak, ezta indarkeriazko egoerei aurre egin behar dietenak ere, eremu eta sektore guztietakoak eta era guztietako arazoak bizi dituztenak, izan ere, esparru honetan estereotipoek ez baitute lekurik.

            Eta gizartea kontzientzia hartzen ari bada ere, horrelako jokabideak onartezinak jotzeraino, gaur egun oraindik ere egon badaude, eta Genero Indarkeriaren eta Sexu Erasoen Txanda osatzen dugun abokatuak, zoritxarrez, errealitate horren lekuko pribilegiatu gara. Eta hitz ematen dugu lanean segituko dugula hori errotik ezabatu arte.

            Genero Indarkeriaren eta Sexu Erasoen Txanda