2020ko martxoaren 13ko gobernu-batzordearen erabakia
Fecha: 2020-03-13
(iturria: ICAGI)
LEHEN PUNTUA. Egoera soziosanitarioa. Hartu beharreko akordioak. Osasun-agintaritzaren ohartarazpenen arabera, eta COVID-19 o CORONAVIRUS-aren aurrerapen azkarra dela eta, hauen gomendioak jarraituz, Gobernu Batzordeak, aurrez deliberatuta eta aho batez erabaki du:
1.- Kolegioko Mandasko Dukea 11-beheko egoitza eta bere instalazio guztiak ixtea kolegiatu guztiontzat eta jende aurrerako oro har. Kudeaketa atzera ezinak, telefonoz nahiz korreo elektromikoz egin ahal izango da.
2.- Epai Barruti guztietako Toga Gelak irikita jarraituko dute, dagozkien Epai Barruti bakoitzeko Justizi Jauregiak hala jarraitzen duten einean.
3.- Liburutegia. Online zerbitzua eta datuen base sarrera dagoela gogorarazten da.
4.- Lan taldeen, Komisioen eta Abokatu Gazteen Elkartearen billera guztien etetea.
5.- Formakuntza jarduera guztien etetea, EHUko Abokatutza sarbiderako Masterra barne.
6.- Astelehenetik, martxoak 16, guardia zerbitzuko dei guztiak kolegiatuon telefono partikularretara bideratzea (hala adierazitako zenbakien arabera, eta adierazi beharrekoak), eta ez emanez, behin behineko baja emango zaie Akordio hau irauli arte, serbitzua uneonoro bere osotasunean bermantua gelidtzeko helburu bakarrarekin.
7.- Asistentzia txandetako parteak eta esleipenak, azpeitia@icagi.net, tolosa@icagi.net, bergara@icagi.net, eibar@icagi.net, irun@icagi.net, donostia@icagi.net korreo elektronikora bidali beharko dira pdf formatoan.
8.- Administrazio eta Justizia agintariei eskaera igorri, kolegiatu guztien jarduera eta esku-hartzeak, osasun eta higiene baldintza egokienetan burutu daitezen, bereziki asistentzia polizial eta judizial guztietan, osasun agintaritzak euren funtzionarientzat gomendatu dituen kautela eta gomendio denak hartuz egin beharreko lan orotan.
9.- Gobernu Batzordeak ospatzeko zuen ezohiko batzar nagusia 2020ko martxoaren 27an, datarik gabe atzeratzea, krisi sozio-sanitarioak data berri bat ezartzea posible bihurtzen duen bitatean.
10.- Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiaren aldarrikapenak geureganatzea, CORONAVIRUS krisiaren inguruan 39/2020 Zirkularra, Newsletterean adierazia eta jakinarazia izan dena, Lehendakariak akordatua eta Abokatuen Euskal Kontseiluko kide diren EAE ko hiru probintzietako Elkargoetako Dekanoek informatua.
11.- Administrazio Publikoek ematen dituzten jarraibide eta gomendioak kontutan hartzea, bereziki osasun agintaritzatik datozenak uneoro, neurri berriak hartu beharra izatekotan.
Ain egoera ezegonkorrak eta inguruabar bereziak kontuan izanik, Elkargoko Web orriari arreta berezia izatea gomendatzen dizuegu eta korreo elektronikoz bidaliko diren komunikazio guztiei ere bai.