SEGUROS / ASEGURUAK
Fecha: 2020-03-26
(iturria: ICAGI)
ZIRKULARRA 32/2020 ASEGURUAK
|
Donostian, 2020ko martxoaren 26an
Lankide hori: Elkargoak, laster, Erantzukizun Zibileko, Aldi Baterako Lanerako Ezgaitasunerako (ABLE) eta Istripuetarako aseguruei dagozkien ordainagirien kobrantza-agiriak bidaliko dizkizue, orain arte egin izan duen bezala, gauzatutako Polizetan alta-dataraino hartzaile gisa ageri zaretenoi eta, hala egokitzen denean, bertan ageri ez arren, 2020ko apirilaren 1etik 2021eko martxoaren 31ra arteko urteko honetarako hala eskatu duzuenoi. Jasotako proposamenak eta Poliza horiek kudeatzen dituen MARSH Artekaritzak egindako gomendioak kontuan izanik, Gobernu Batzordeak hauxe erabaki du horrekin loturik:
Erantzukizun Zibil Profesionalaren poliza. AXA XL INSURANCE COMPANY, S.E. aseguru-erakundearekin berrituko da, hitz eta baldintza berdinetan. Aurtengo urtekoaren zenbatekoa, zergak barne, 243,96 €-ko prima bakar batean mantenduko da, eta laster igorriko da kobratzeko.
Istripu Poliza. ALLIANZ aseguru-erakundearekin berrituko da, hitz eta baldintza berdinetan. Aurtengo urtekoaren zenbatekoa, zergak barne, 21,- €-tan mantenduko da.
ABLE Poliza. PREVISIÓN MALLORQUINA aseguru-erakundearekin berrituko da, hitz eta baldintza berdinetan. Aurtengo urtekoaren zenbatekoa, zergak barne, 129,18 €-koa da guztira (aseguru honen zenbatekoak ez zuen igoerarik izan 2009. urtetik).
Polizak jaso ondoren, zuen esku egongo dira webgunean, eremu pribatuan.
Besarkada bat, Idazkaritza |