ICAGI

Seguro de Responsabilidad Civil / Erantzukizun Zibileko Asegurua

Fecha: 2020-03-27

(iturria: ICAGI)

ZIRKULARRA 35/2020

Erantzukizun Zibileko Asegurua

Lankide estimatua:

Dakizun moduan, apirilaren 1ean ICAGIk Erantzukizun Zibileko Aseguruaren poliza igortzen die horrela nahi izan duten lankideei. Zuri dagokizunez, bere garaian adierazi zenuen poliza propioa zenuela, Euskadiko Elkargo Profesionalen Legeko 12. artikuluarekin eta ICAGIko Estatutuetako 30.3. artikuluarekin bat etorriz; eta artikulu horrek honela dio: “Elkargoak itundutako asegurutik indibidualki salbuetsita uztea eskatu ahal izango dute elkargokideek, baina hori egin ahal izateko, beharrezkoa izango da beste aseguru batekin erantzukizun zibileko arriskuak estalita dituztela egiaztatzea, Elkargoak kontratatutako aseguruan elkargokide bakoitzarentzat aurreikusitakoen antzeko baldintzetan, bermatutako zenbatekoan eta gainerako baldintzetan, baina Elkargoak, dena den, elkargokide horiek beren erantzukizun zibila segurtatzeko legezko betebeharra betetzen dutela zainduko du, adierazitako gutxieneko baldintzetan”.

Nolanahi ere, 30.3. artikulu horren bigarren paragrafoan honelaxe ezartzen da: Elkargoak kontratu-agiria eta dagokion ordainagiria aurkez ditzatela eskatu ahal izango die, baita agiri horien kopiak ere, horiek artxibatzeko eta horien berri jasotzeko. Segurtatzeko betebehar hori urratu dela egiaztatzen bada, lanbide honetan aritzeko gaitasuna aldi baterako esekita utziko die automatikoki Gobernu Batzordeak, eta horrez gain, dagokion diziplina-espedientea abiarazi ahal izango zaie.

Aurreko urteetan, kontratu-agiriak eta dagokion ordainagiria aurkez zitezela eskatu genuen, baina bizitzen ari garen egoera berezia kontuan hartuta, eta beharbada agiri horiek eskura izango ez dituzunez, aurten, zinpeko deklarazio bat bidal dezazula eskatuko dizugu, poliza propioa duzula eta haren ordainketa egunean duzula egiaztatzeko; dena den, agiri horiek aurrerago bidali beharko dituzu.

Jaso ezazu besarkada bat,

IDAZKARITZA